Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

maiatzak 6-8-9 asteburuko film karteldegia

Aste honetan Ataungo Herri Antzokian "El séptimo enanito" eta "Ático sin ascensor" izango diugu ikusgai, bi filmak ikusle guztientzako izanik.

Gogoratu, bi aste baino ez direla geratzen film denboraldiari bukaera emateko.

Maiatzeko hilabeteko programazioa

Jada iritsi gara zine denboraldiaren amaierara. Urtero bezala, maiatzaren erdian amaituko ditugu filmen proiekzioan, hala ere, herri Antzokian maiatzaren 21ean badago zer ikusirik. Otsoak Dantza Taldeak antolatuta "Korrontzi dantzan" ikuskizuna izango dugu, bertan Oinkari dantza taldean eta Otsoak dantza taldeak berak ere parte hartuko dutelarik. Ikuskizun honetarako, sarrerak jada herriko denda eta tabernetan daude saltzen.

JOXEMIEL BARANDIARAN HI - ESKOLA KIROLA

 

 

 GIPUZKOAKO IKASTETXEEN  ARTEKO ALEBINEN  TXAPELKETA:

JOXEMIEL BARANDIARAN ESKOLA,  ALEBIN MUTILETAN TXAPELDUNAK

Joan de apirilaren 17an, Tolosako Berazubi estadioan, Gipuzkoako Atletismoko Ikastetxeen arteko alebinen txapelketa jokatu zen. Bertan, Ataungo Joxemiel Barandiaran Ikastetxeko alebinak,bai neskak eta bai mutilak parte hartu zuten, oso emaitza onak lortuz. Ataungo Neskak, bi talderekin oso paper polita egin zuten 15. eta 20. postuak eskuratuz. Eta mutilak, lehen postua lortu zuten ikastetxeen artean, Elgoibarko Iturburu eta Tolosako Samaniegoren aurretik. Egun berean, antolakuntzaren akats bategatik, ataundarrak hirugarren postuari dagokion saria jaso zuten,  baina ikastetxeko arduradunak erreklamatu ondoren, txapeldunari dagokion kopa jaso dute aste honetan. Eskolan ateratako argazkian agertzen dira mutilen taldean parte hartu duten 5. eta 6. mailako mutikoek . Ezkerretik eskubira, Udai, Xiker, Markel, Jagoba, Anartz, Aratz, Eneko eta Aimar. Horrez gain, hiru igandeetan zehar banakako Gipuzkoako alebinen txapelketak ospatuko dira, eta Elgoibarren egindako lehen jardunaldian, ataundarrak hiru domina lortu zituzten. Urrezko domina eta Gipuzkoako txapelduna, Maddi Urrestarazu izan zen  Vortex jaurtiketan; Espezialitate berean,  Aimar Aierbek, zilarrezkoa lortu zuen eta 2000 metroko lasterketan, brontzezkoa. Ea hurrengo bi jardunaldietan domina gehiago ekartzen dituzten gure neska-mutilak.
 
 
 
 
 
 

Apirila, maiatzeko 29-1-2 asteburuko zine karteldegia

Asteburu honetan "Home, sweet home" eta "Girlhood" filmak izango ditugu Herri Antzokian ikusgai, azken hau, Biboletak Ataungo Emakume Taldeak proposaturikoa eta elkarlanean eskainitakoa izanik.

 

Apirilak 22-24-25 asteburuko zine karteldegia

Asteburu honetan haurren filma "El viaje de Arlo" izango dugu, ikusle guztieri zuzenduriko animazioa izanik hau. Helduen filma, berriz, "Truman" filma izango da, 2016ko Goya saria irabazi duen drama-komedia.

korrontzi, sarrerak salgai

ATAUNEN: Troskaeta, Sutegi, Martintxo, Errotaundi, Urbieta eta Bitorrene

korrontzi

SORKUNTZA bide

SORKUNTZA bide, Txontxongiloak eskutan hartuta, mundu mailan ilusioa zabaltzen duten  "Marionetes nomades"  Ataunen izango ditugu Hiru Txilipurditanen eskutik.

Astigarragako parkean

17,30etan

Ekainak 6an

 

https://vimeo.com/63862212

BERTSO AFARIA

Datorren apirilaren 22an, ostiralean, Aian Bertso afaria egingo dugu, Ataungo Gure Esku Dagok antolatuta. 20:30ean izango da.

 BERTSO AFARIA-APIRILAK 22

Apirilak 15-17-18 asteburuko zine karteldegia

Asteburu honetan haurren filma "Cenicienta" izango da, ikusle guztieri zuzendurik dagoen fantasiazko pelikula. Helduen filma, berriz, "El clan", 16 urtetik gorako ikusleei zuzenduriko thrillerra. 

 

Apirileko programazioa

Hau izango da Ataungo Herri Antzokiak apirilean izango duen programazio osoa. 

Gogoratu nahi dizuegu, informazioa zuzenean jasotzeko E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidea duzuela eta sare sozialetan ere bagaudela, Facebooken eta Twitterren @ataun_antzokia.