Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

I.HERRI AZOKA

San Martingo jaietan, igandean, I.HERRI AZOKA ospatuko dugu: bertako produktuak, artisauak, sortzaileak, herriko elkarteak eta hainbat informazio eskaintza. Parte hartze irekia, animatu parte hartzen, ikusten, erosten, informatzen ... HURBILDU ZAITEZ, goizean zehar produktuz betetako bi saski zozketatutuko dira. 

 

MARIMUNDUKO, Joxemiel Barandiran Museoan Ipuin Kontaketa

Ezpainetatik belarrietara, belarrietatik bihotzera. Hori da mundu mitologikoa gal ez dadin Barandiaran Museoan darabilgun formula.

Jose Migel Barandiaranek lan nekeza bezain garrantzitsua egin zuen gure Euskal Herriko hamaika bazterretan, hemengo eta hango kondaira mitologikoak jasoz. Lan hori iraganeko eta gaur egungo munduen arteko katebegi nagusia izan da eta galtzear zeuden kondaira, mito eta ohiturak jasotzeko lan hori ezerezean gera ez adin ahaleginak egiten ditugu Ataunen.

Hori dela eta, atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu, azaroaren 20ean, igandez, antolatuko dugun Euskal Herriko mito eta ipuin zaharren IPUIN KONTAKETARA. Bi saio egingo ditugu, 11:00etan lehena eta 12:30etan bigarrena.

Marimunduko izango da protagonista, Jentilbaratza Elkarteko kidea, baina Etsai ere gure artean egongo da. Familian igande goiza giro goxo eta magiko batean igarotzeko plan ederra beraz!

Aurreratzen dizuegu aurrez izena ematea nahitaezkoa dela, eta lehenbaitlehen erreserba egitea gomendatzen dizuegu, plaza mugatuak izango dira eta.

instant1ean lehiaketa

Datorren astean San Martingo Festak ospatuko dira.Parte hartzera animatzen zaituztegu!

Ibilaldi mikologikoa

ATAUNGO IRAKURLE TALDEA

Herriko hainbat literatura irakurzalek Ataungo Irakurle Taldea sortu nahi dute. Zein liburu irakurri elkarrekin adostu, hilean behin elkartu eta liburuak eragindako bizipenak taldean partekatzeko.

 

Hainbat eta hainbat herritan aspaldi martxan daude irakurle taldeak. Goierriko hainbatetan ibiltzen dira, hain zuzen ere, iniziatiba hau hartu duten batzuk. Orain, Ataunen bertan elkartzea nahi dute: eskualdeko beste herriren batera joan-etorrian ibiltzerik ez duten irakurzale guztiei, esperientzia honetaz gozatzeko aukera emanez.

 

Irakurle taldearen berri zehatza jakin, iritziak partekatu eta lehenengo liburua banatzeko, Ataungo irakurzaleek  deitu duten lehen hitzordu honetara, herritar guztiak gonbidatzen zaituzte Udalak,

 

Noiz: urriaren 27an,osteguna, iluntzeko 19:00etan

Non: San Martingo liburutegian

HIRU AUZOETAKO XXXVI. KORRIKALDIA

Datorren urriaren 23an, igandean, Hiru Auzoetako XXXVI. korrikaldia ospatuko da.

 

 Korrikaldiak irteera San Martingo plazan goizeko 11:00etan izango du eta errepidetik San Gregorio pasatuz, Aiara igo ondoren, korrikalariak berriro San Martingo plazara itzuliko dira.

 

 Hori dela eta, ibilgailuek atzeko bidetik ibili beharko dute eta autobusak ere Altzanipe aurrean geldituko dira.

 

 Proba hau dela eta, antolatzaileek egun horretan goizeko 11:00etatik 13:00etara, ahal den neurrian behintzat, korrikaldia pasatzen den lekuetan ibilgailuz ez ibiltzea eskatzen dute.

ALTZARI, TRESNA ELEKTRIKO ETA BALIORIK GABEKO TRASTE ZAHARREN BILKETA

Urriaren 18an, azaroaren 1 eta 15ean eta abenduaren 6 eta 20ean Ataunen altzari, elektragailu eta baliorik gabeko traste zaharren bilketa egingo da. Trasteren bat atera nahi duenak, bezperan eta  iluntzeko 20:00etatik aurrera atera behar du. Gainera aldez aurretik trasteak zein puntutan utzi behar diren adierazteko, “Sasieta Mankomunitatea” enpresaren 943-161555 erantzungailu automatikora deitu behar da edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. posta elektronikoa erabili.

IDAZKARIAREN HUTSUNEA

Azken urteetan, Ataungo udaleko idazkaria izan den Bittor Agirreurreta,  beste herri batera joan da lanera eta ondorioz, Idazkariaren hutsunearekin aurkitzen gara.

Dagoeneko, Udalaren eta Gipuzkoako  Foru Aldundiaren artean, Idazkari  berria hautatzeko deialdi irekia egina dugu eta ohiko beharrezko prozedura  jarraitu ondoren, ahalik eta azkarren, idazkari berria  gure artean izatea espero dugu.  Bitartean,   astearte eta ostegun arratsaldez  4etatik 7ak arte, Berastegiko Udaleko Idazkaria den Pilar Garmendia,  laguntza emateko prestatu zaigu eta dagoeneko hasita dago Udalean behar dugun laguntza ematen.

UEMA, ATAUNGO AURKEZPEN BILERA ZABALA

“ Zer da UEMA? Etorkizuneko Euskal Herri euskaldun baten alde lanean ari den erakunde publikoa da UEMA.

Euskal Herriko mutur batean zein bestean sakabanatuta egon arren, eta neurriz ere denak berdinak ez izan arren, elkarren artean antzekotasun handiak dituzten herriz osatuta dago: berezko hizkuntzak batzen ditu, Euskarak!. UEMAko udalerrietan, lurgune euskalduneko herriak izaki, biztanleen %70ak baino gehiagok daki euskaraz.

1991. urtean, 17 udalek sortutako mankomunitatea, lurgune euskaldunetako 76 udalerrik osatzen dute gaur egun. Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako udalak biltzen dituen mankomunitate bakarra da.

Horrela, herritarrek arlo guztietan euskaraz bizitzea posible izateko lan egiten du mankomunitateak. Euskara nagusi den lurgunea erabat euskalduntzeaz gain, lurgune euskalduna zabaltzea bultzatu nahi du UEMAk.

Euskarari dagokionez, aitzindari eta bide urratzaile izan da UEMA. Duela 25 urte sortu zenetik, ibilbide luzea egin du, eta egiaztatutako esperientzia du. Hizkuntza politika aurrerakoiak bultzatzen ditu UEMAk, erakunde publikoetatik bultzatzen den elebitasun politikak ez dielako erantzuten bere herrietako errealitate soziolinguistikoari.

Eremu instituzionalean, euskalduntzeari dagokionez, erreferentzia bilakatu da UEMA. Izan ere, euskara hutsean funtziona daitekeela eta funtzionatu nahi dutela erakutsi dute bertako udalek.

Gaur egungo zuzendaritza batzordean, hainbat alderdi politikotako ordezkariak daude: EH Bildu koaliziokoak, EAJkoak eta independenteak. Elkarlanean aritzen dira, UEMAren helburuak lortzeko bideak urratzen”.

Ataun, Udalerri euskalduna da eta  Udalerri euskaldunek, euskararen normalizazioan eredu izan behar dute. UEMA zer den eta ze helburu dituen zuzenean jakiteko, Zuzendaritzako kideak gure artean izango ditugu.

Herritar guztioi, (dendari, tabernari, enpresa, eskola, elkarte, alderdi, e.a.), URRIAREN 20ean, iluntzeko 7etan Udaletxeko pleno aretoan egingo dugun batzar ireki eta zabalean, parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

Ataundarrok, izan gaitezen euskararen arnasgune eta eredu!! Eta handitu dezagun, guk ere bat eginez,  Udalerri Euskaldunen mankomunitatea!!.

ARTHITZ 2: Hatsetik hotsera

Urriaren 15ean, larunbata, Arantzazuko Gandiaga Topagunean, ARTHITZ 2: Hatsetik hotsera izenburupean, bigarren arte-literatura-musika-dantza topaketak egingo dira, Mikel Laboa Katedrak, Ur Mara Museoak eta Arantzazu Gaur Fundazioak antolaturik. 

 

11:00 IZARREN HAUTS-HONDARRAK: XABIER LETE IKERTUZ

            Lourdes Otaegi eta Alex Gurrutxaga (hitzaldia)

 

12:30 IZARREN HAUTSA HAIZATUZ

            Antton Valverde eta Anjel Lertxundi (mintzaldi musikatua)

 

17:00 AHAIRE DELIZIUS HUNTAN

            Bedatse Liliak (musika eta dantza)

 

18:30 POETA NAIZENEZ GERO

            Karlos Linazasoro eta Joxan Goikoetxea (poesia eta musika)

 

20:00 UHOLDE HANDIA: ARKAREN ISTORIO BAT

            Susana Cencillo, Hilario Rodeiro, Marije Ugalde, Bergarako musika-eskolako haurren abesbatza eta Koldobika Jauregi (musika eta performance-a)

 

Doakoa izango da euskaraz egingo den ekitaldi honetarako sarrera. Informaziorik behar izanez gero, deitu 943716575 telefono-zenbakira edo idatzi  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.  helbide elektronikora.