Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

BELDUR BARIK PROGRAMANA

Indarkeria matxistaren prebentzioa. Beldur Barik programa

Izena emateko epea: Otsailaren 7tik 21era
7 MAR 28 MAR
 

 

  • Lehenengo edizioa: Bilbon, 2017ko martxoaren 7an eta 14an, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11 - behea, Euskeraz. FORMULARIOA otsailaren 7tik 21era

  • Bigarren edizioa: Bilbon, 2017ko martxoaren 8an eta 15ean, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11 - behea. Gaztelaniaz. FORMULARIOA otsailaren 7tik 21era

  • Hirugarren edizioa: Donostian, 2017ko martxoaren 21ean eta 28an. CRAJ. Anoeta, 28. Euskeraz. FORMULARIOA otsailaren 7tik 21era 

HN ESKUBIDEAK

Haurren Partaidetzako Kontseilu Nazionala eskatu dute haurrek Diputatuen Kongresuan.

Haurren eta Nerabeen Eskubideen Batzordeak Estatuko leku desberdinetako haurren ordezkariak hartu dituzte, haien proposamenak entzuteko.

2017·02·01


Haurrek hezkuntzari, babesari, osasun eta ongizateari, parte-hartzeari, aukera-berdintasunari edo errefuxiatuei buruz dituzten iritziak aurkeztu dituzte, pasa den azaroan Estatuko Haurren eta Nerabeen Partaidetzari buruzko IV. Topakean adostu ondoren. Parlamentariei eskatu diete, besteak beste, Haurren Partaidetzako Kontseilu Nazionala sortzeko, Haurren Eskubideen Batzordearen eta haurren arteko elkarrizketak ahalbidetzeko.

 

http://plataformadeinfancia.org/los-ninos-y-ninas-piden-un-consejo-nacional-de-participacion-infantil-en-el-congreso-de-los-diputados/

Udalak, adingabeak eta alkoholaren salmenta

Adikzioei eta droga-mendekotasunari arreta integrala emateari buruzko 1/2016 Legeak ezarritakoaren arabera, udalen betebeharra da beren udalerrietan neska-mutil adingabeei alkoholik ematen ez zaiela kontrolatzea.

2017·01·25


Arartekoak zenbait ebazpen bidali dizkie udal batzuei. Ebazpen horietan, beren betebeharrak gogorarazi dizkie, beren udalerrietan neska-mutil adingabeei alkoholik ematen ez zaiela kontrolatzeari dagokionez.

 

Arartekoaren hitzetan, esku-hartze publikoaren oinarrian daude, beste behin ere, haurren eta nerabeen eskubideak. Zehazki, osasunaz gozatzeko duten eskubidea, eta beraien garapen integralerako balizko kalteetatik babestuak izateko eskubidea. Horiekin bat eginez, alkoholari eta adingabeei buruzko politika publikoek bateratu egin behar dituzte heziketa-lana eta inguru babeslea lortuko duten neurriak, eta halako neurria izango litzateke adingabeei alkoholik sal ez diezaieten kontrolatzea.

 

SAN GREGORIOKO ERROTATXO

SAN GREGORIOKO ERROTATXON EGINDAKO LANEN INAUGURAZIOA.

 

Herritar batzuen laguntzari esker,  txukundu bat eman zaio ERROTATXORI  eta txukunketa hau aitzaki hartuta,

Otsailaren 5ean, goizeko 11:30etan ERROTAN elkartu eta inauguratu egingo dugu.

Bertan, Errotaren inguruko argibideak emango dira eta ondoren, bildu garenon artean,  Hamaiketako goxoa egingo dugu.

 

Ataunen, badugu altxor bat gutxi ezagutzen duguna, Errotatxoko ERROTA. XVII. Mendekoa da eta berari itsatsita dagoen Zerrategia, 1900 urtean Martin Garaialdek eraikia da, auzoko beharrei erantzuteko.

Dena uraren bidez erabiltzen da, bai errota eta baita zerrategia ere. Zerrategia, zerra bertikala, lijadorea, eta tornu txiki batez osatua dago.

Beste urte askoan iraun dezan, berrikuntza txiki batzuk egin dira: turtukietako jetxierako eskailerak bere barandarekin jarri dira eta erreka aldeko zerrategiko paretako harri junta  hartu eta seguratuta jarri da.

Txukunketa lan hauek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Ataungo Udalaren laguntzarekin egin dira eta lanak burutzeko herritarren laguntza izan da.

 

Beraz, goiz pasa eder bat egiteko aitzakia polita daukagu. Horra gonbitea!

SAN GREGORIOKO ERROTATXO

Otsailak 3-5-6 asteburuko film emanaldiak

Aste honetan haurren filma "Space dogs: aventura en el espacio" izango da, ikusle guztiei zuzendurik dagoen animazio-abentura. Helduen filma "El hombre de las mil caras" izango dugu, 7 urtetik aurrerako ikusleei zuzendurik dagoen thrillerra.

Otsaileko zine karteldegia

Hemen duzue otsailean Herri Antzokian proiektatuko diren filmak. Kartelak berak dioen bezala, aldaketarik balego, aurrez jakinaraziko genuke.

ATAUNGO ELKARTEEI DIRULAGUNTZA

ATAUNGO UDALA

HERRIKO ELKARTEEI, KULTUR ETA KIROL EKIMENAK GAUZATZEKO DIRU LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA.

 

  • Xedea.

Deialdi honen xedea da Ataunen irabazi asmorik gabeko elkarteei urteko ekintzak finantzatzeko diru laguntzak emateko arauak onartzea.

  • Onuradunak.

Diru laguntza hauek jaso ahal izango dituzte kultur eta kirol ekintzak burutzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteek, egoitza eta jarduteko esparrua Ataunen dituztenak.

Erregistro publikoan inskribaturik egoteaz gainera, deialdi honen oinarri orokorren 4 artikuluan eskatutako baldintzak bete beharko dituzte onuradunek.

Deialdi honetatik kanpo geratuko dira:

  • Beren izaera eta helburuak Ataungo Udaleko kultura sailaren ardurapekoak diren eremuekin lotura zuzenik ez dutenak.
  • Bere izaera eta helburuagatik Udalaren beste diru laguntza programa batean sar daitezkeen proiektuak edo ekintzak.
  • Elkarteek Udalarekin dituzten betebeharrak egunean ez dituztenak.

 

 

  • Eskaerak izapidetzeko administrazio unitate eskuduna.

Kulturaz arduratzen den Udaleko sailak izapidetuko ditu eskabideak.

 

Gehiago irakurri...

Urtarrilak 27-29-30 asteburuko zine karteldegia

Asteburu honetan haurren filma "Thomas y sus amigos: la gran carrera" izango da, ikusle guztiei zuzendurik dagoen animazioa.  Helduena berriz, "Paulina" 16 urtetik gorako ikusleentzako egindako thrillerra. Hau, Biboletak, Ataungo Emakume taldearekin elkarlanean izanik.

20. KORRIKA AURKEZPENA

Lagun euskaltzale hori, agur t’erdi:

             Jakingo duzunez, aurten Korrikaz gozatzeko aukera izango dugu berriz ere.

             2017ko martxoaren 30ean Otxandiotik abiatuko da 20.Korrika, apirilaren9an Iruñera heltzeko.

             Eta hori posible izan dadin, ehunka pertsonak egiten dugu, aurretiaz, hainbeste lan.

             Korrikan parte hartzeko moduak askotarikoak eta anitzak dira. Gaurko gutun honen bidez, gurekin bat egin dezazun eskatzera gatozkizu, horretarako ATAUN-(a)n, URTARRILAK 24-(e)an, 17.30-(e)tan, UDALETXEA-(n) egingo dugun Korrika batzordearen lehen deialdira etorrita.

 

Gehiago irakurri...

urtarrilak 20, 22, 23 asteburuko zine karteldegia

Asteburu honetan haurren filma "Buscando a Dory" izango dugu eta helduena "Ithaca", biak ikusle guztiei zuzendurik dauden filmak izanik.