Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

ANTZEZTAUN INGURUKO OHARRA

Inprenta akats bat dago aurreko astean banatutako Hip Hip Urri! liburuxkan: 49. orrialdean iragartzen da urriaren 14an antzerki-emanaldia izango dela ikastetxean 10 urtetik gorakoentzat. Azken datu hori ez dago ondo; izan ere, saioa ikusle guztientzat da, 10 urtetik beherakoentzat ere bai, ez baitago adin mugarik.

Ataungo Udala

PSZ.PARTE-HARTZE SUSTAPENEKO ZERBITZUA MARTXAN

2016-2017 ikasturtea hasi da jada eta berarekin Parte-hartze Sustapeneko Zerbitzua(PSZ) proposamen berriekin gatoz lehen bait lehen martxa hartzeko.

GURASOEN BILERA DEIALDIA-URRIAK 04

Aralarko erraietatik

Felix Ugarte Elkarteak, lurpeko eremuen ikerketa eta zaintzaz arduratzen denak, eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak, zailtasun errazeko irteera bat antolatu dute Aralarko Natura Parkean barrena, urriaren  8an, larunbatez.

Irteera Troskaeta kobara egingo den txango espeleologikoa izango da, zailtasun tekniko gutxikoa. Garapen errazeko barrunbearen erakuskari bikaina da, non, sona emango zion Ursus speleaus haitzuloetako hartzaren aztarnak aurkitu ziren 1946. Urtean, aztarnategi paleontologiko ederra beraz.

Intzartzuko haitzen iparreko mazeletan kokatzen da barrunbearen sarrera, eta hori dela eta ez da erraza suertatzen bertaratzea.

Irteera urriaren 8an izango da, larunbatez, eta abiapuntua San Martineko aparkalekua izango da 9:30ean. Barrunberainoko hurbilketak ordubete iraungo du San Martinetik eta kobaren bisitak ordubete-ordu eta erdi iraungo du. Itzulera 14:30etarako dago aurreikusita San Martineko aparkalekura.

Antolakuntzak kaskoa, argiteria eta eskularruak eramango ditu parte-hartzaileentzat, baina uretako oinetakoak eta aldatzeko arropa eramatea gomendatzen da. Xira-galtzak eramatea ere ez dago sobera. Hogeita bost euroko tarifa dauka eta aurrez ordaindu behar da.

Txangoan parte hartzeko derrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea, Aralarko Parketxera deituta, 943180335 zenbakira, edota E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera mezua idatziz.

Ataungo hamabigarren argazki ralia

Jada abian dugu aurtengo Ataungo Argazki Ralia. Urriaren 2an ospatuko dugu aurtengoan, urtero bezala, izen-ematea goizeko 9:00etatik 10:00etara izango da Ataungo udaletxean. Ala eta guztiz ere argibide guztiak eta oinarriak hemen dituzue atxikirik.

Antzeztaun


Ostiral honetan, hilak 30, izango dugu Antzeztaunen 3. saioa. Joxemari Carrerek "Maitasunaren arbola (ipuin pre-erotikoak)" ikuskizuna eskainiko digu Artadi Kultur Elkartean 22:00etan.

Zinema Gau Giroan, Nina Simone

Hurrengo asteartean, urriak 4, aurtengo Zinema Gau Giroan saioak amaitutzat emateko azken filma izango dugu Aiako Erroipen. 21:00etan "Nina Simone" dokumental musikala izango dugu, Murkondo Kultur Elkarteak eta Herri Antzokiak elkarlanean buruturiko ekintza izanik.

Memoria Historikoa, "iragana gogora ekartzen 2016"

Aurtengoan ere martxan dira Memoria Historikoaren baitan antolatzen ditugun jardunaldiak. Hurrengo asteartetik, urriaren 5etik hasi eta abenduaren 30erarte, 6 ekintzaz osaturiko programazioa atera dugu aurtengoan, Atauniker Kultur Elkartea, Biboletak Ataungo Emakume Taldea, Murkondo Kultur Elkartea, Aitzarri Elkartea eta Ataungo Udalaren elkarlaneko partehartzeari esker. 
 
Urriaren 5ean, "Memoriaren etxea" hitzaldia izango dugu Bernador Atxagaren eskutik, 19:00etan udaletxeko ganbaran.
 
Urriaren 25ean, "Gerra gauza alua da" hitzaldia eskainiko digu Amagoia Gurrutxagak 19:00etan San Gregorioko Elkargunean.
 
Azaroaren 22an, "Gu sortu ginen enbor beretik sor daitezen besteak. Euskararen gaineko diskurtsoez pentsatzeko gonbidapen bat" hitzaldia izango dugu udaletxeko Pleno Aretoan Idurre Eskisabel eta Lorea Agirreren eskutik 19:00etan.
 
Azaroaren 29an, "La Sima" liburuaren aurkezpena izango dugu San Gregorioko Elkargunean Jose Mari Espartza idazlearen eskutik.
 
Abenduaren 18an, Gerraren hotsak. "Francoren bilobari gutuna" antzezlana izango dugu Herri Antzokian Artedrama-Dejabu-Le Petit Théâtre de Pain (Euskadi)ren eskutik, 19:00etan.
 
Abenduaren 30ean, gerraren ondorioak jasan zituztenei omenaldia. 18:00etan Aiako Memoria Historikoaren oroitarrian.

ATAUNGO UDALA IDAZKIRI GABE GERATU DA

Irailaren 5ean, Bittor Agirreurreta Murgia, Ataungo Udaleko Idazkari-kontuhartzailea beste herri batean hasi da lanean Ataungo Udala idazkari gabe geratu delarik.

Hori dela eta, Udalak Idazkari lanposturako beste pertsona bat aurkitu bitarteean ezin izango ditu normaltasun osos egin sortzen diren hainbat lan.

Beraz, langile berri bat etorri bezain laster jakinaraziko da.

ONDARE UKIEZINAREN, BERRESKURAPENA PROIEKTURAKO ADMINISTRARIA

Ataungo Udalak, Ondare Ukiezinaren berreskurapena proiekturako langile bat kontratatzeko asmoa dauka.

Informazio gehiago Lanbideren web orrialdean aurkitu duzue.

 

Gaur hasiko da Bisoi europarraren erakusketa

Gaur hasiko da Ataunikerren eskutik Bisoi europarraren erakusketa Ataungo Herri Antzokian iluntzeko 19:00etan.

Astelehenetik ostiralera arratsaldeko 18:30etatik 20:00etara, eta larunbatetan 11:30etatik 13:30 etara izango da, igandetan itxita egongo da.


Erakusketak hilaren 23rarte iraungo du.