Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

Martxoak 11-13-14 asteburuko zine karteldegia

Asteburu honetan ondorengo bi film hauek izango ditugu Ataungo Herri Antzokian.

 
Helduen filma "Ma ma" izango da, bularreko minbizia jasaten duen emakume baten inguruan errodatzen den drama.Hau, 12 urtetik gorako ikusleei zuzendurik dago. Haurren filma, berriz, "Hotel Transylvanya 2", munstroen inguruan gertatzen diren gatazkei aurre egingo dieten banpiro eta gizakien abenturak kontatzen dituen komedia, ikusle guztiei zuzendua.