Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

Martxoaren 17an, EKOZINEMA saioak

martxoaren 17an, osteguna, Murkondo Kultur Elkartearekin elkarlanean Ekozinema saioa antolatu dugu iluntzeko 7etan San Gregorioko Elkargunean.

Goierriko Baratza, Ekologistak Martxan eta Landarlan ingurumen taldearen eskutik, Euskal Herriko hainbat herritan burutuko dituzte Ekozinema saio hauek. Goierrin, Segura, Ordizia eta Ataunen izango dira.

Ataungo saioak:

-Uraren kutsadura (6':12'')
-"Energia Trantsizioa, Piztu Aldaketa" (39':42'')

Hemen luzatzen dizuegu Goierriko Hitzak argitaratutako artikulua: http://goierri.hitza.eus/2016/03/10/ekozinemaldia-egingo-dute-seguran-ataunen-eta-ordizian/