Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

HERRI ANTZOKITIK ZINEMALDIRA IRTEERA

Ate joka dugu jada Donostiako Zinemaldia, eta aurtengoan ere, Herri Antzokitik bertara joateko asmoz gaude. Aurreko urteetan Euskal Zinemaren egunean joan bagare ere, aurten irailaren 25ean, astelehenean egingo dugu irteera.

 

Aurreko urteetan bezala, 2 film ikusteko aukera eta Ataundik joan-etorriko autobusa izango dugu. 40 sarrera izango ditugu, 15€  pertsonako, eta izena eman ahala banatuko ditugu.

 

Informazio gehiago aste hontan zehar jakingo dugunez herrian kartelak jarriz eta Herri Antzokiko mezu eta sare social bidez jakinaraziko dugu. Ala eta guztiz ere, informazio gehiago jakin nahi izanez gero edo izena emateko deitu udaletxera 943180011 edota idatzi E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.

 

Gogoratu, 18 urtez azpikorik balego, hauek heldu batez lagundurik edota guraso edo tutorearen baimena sinatu beharko dutela.

 

Aurreko urteetan bezala, informazio gehiago dugunean helaraziko zaizue.

 

Animatu!