Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

ATAUNGO II. KARTEL-ERAKUSKETA

ATAUNGO

KARTEL-ERAKUSKETA (2014-15)

MAIATZAK 12-18

          KARTEL-ERAKUSKETA-maiatza.gif ATAUNIKER kultur elkarteak lehendabiziko erakusketa 2013ra bitartean bildutakoekin egin zuen. Ekimen hari jarraituz, oraingoan 2014-15ean bildutakoak  izango dira ikusgai Ataungo udaletxeko ganbaran. Aurkezpena, maiatzaren 12an, ostegunez, arratsaldeko 7:00etan. Erakusketa hilaren 18ra arte  izango da udaletxeko bulego-orduetan.

                Herrian urtean zehar izaten diren ekitaldien kartelak biltzeari ekin zaio azkeneko urteotan. Balio handia eta anitza dute; batetik, oroimen historikoa etengabe elikatzen joateko gal ez daitezen gordetze hutsa eta, bestetik, kartel bakoitzaren gibelean dagoen diseinu, irudimen eta sortze-lana. Horrek guztiak balio handi ematen die kalean haizearen baitan-edo, pixkanaka ezkutatzen doazen heinean; gaurko iragarkia bihar historia baita.

           Horregatik, herriko gainerako elkarteek ere dituztenak aurkezteko aukera badute, bidean jaso gabe geratu direnak ere jaso ahal izateko. Erakusketa amaitzean, biltzen diren kartel guztiak Herri-Artxibategian gordeta geratuko dira, etorkizunerako aztergai izan daitezen.