Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

ATAUNGO GABONETAKO III PELOTA TXAPELKETA

Datorren abenduaren 26, 27, 29, 30 eta urtarrilaren 2 eta 3an, ohiko den bezala, Ataun San Martingo Auzoeta kiroldegian Gabonetako III Pelota Txapelketa ospatuko da.

Txapelketa hau Ataungo Kirol Elkarteak antolatzen du eta Ataungo Pelota eskolako umeek (osora 35) parte hartuko dute Goierriko beste herrietako umeekin batera (130 haurrek eman dute izena). 

2006-2001 urteen artean jaiotakoak parte hartu dezakete eta eskuz eta paletaz (neskak) jokatuko da.

 

Finalak, urtarrilaren 3an izango dira, goizeko 10etatik aurrera eta txapelketan parte hartzen duten guztiei otordutxo batemango zaie.

pilota

2012-2013 Txapelketako parte-hartzaileak, Albisu eta Arratibel, herriko pelotariekin