Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

Ataungo Gure Esku Dago

Maiatzaren 5eko Udal Osoko Bilkuran, EHBilduk eta Herrigintzak, “Ataungo Gure EskuDago” taldeak sartutako mozioari, aldeko bozka eman diogu eta  datozen egunetan herrian egingo diren ekimenetan eta Ekainaren 5eko galdeketan, herritarroi parte hartzeko deialdia luzatzen dizuegu.

 

Datorren ekainaren 5ean, Goierriko herri guztietan, herri galdeketa gauzatuko

dugu. Erabakitzeko eskubidea ardatz hartuta, herritar guztiok gure iritzia emateko aukera historikoa izango dugu.

 

Momentu honetan, Goierri mailan, erreferendum hori antolatzeko eta girotzeko

lanetan gabiltza. Horien artean aipagarrienak:

 

            · Apirilaren 9an, galderaren lanketa egin duen lan taldeak, Goierrin         egingo den erreferendumaren galdera aurkeztu zuen:

 

Nahi duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?

 

            · Apirilaren 16an Goierriko ordezkarien agerpena ospatu zen: orain dela            85 urte Goierriko udalerri batzuetan onartu zen adierazpena gogoratuz,         eta galdeketa prozesua babestuz. Demokrazia garaiko Goierriko      udaletako 300 ordezkari baino gehiago bildu ziren.

 

Herritarron partaidetza bultzatzeko asmoz, Ataunen egingo diren ekitaldien berri

ere eman nahi dizuegu, beraietan parte hartzeko gonbidapena eginez:

 

            · Ekainaren 3an, ostiralean, jaialdia San Martinen, herriko hainbat elkarte            eta taldeekin.

 

Norbanakoaren eskubide ukaezin bat da erabakitzeko eskubidea eta oraingoan

aukera dugu herritar guztiok bide horretan urrats garrantzitsu bat emateko.

 

Mozio honen bidez, Ataungo Gure Esku Dagok zera eskatzen dio Ataungo udalari:

 

Ekainaren 5ean egingo den galdeketan ahalik eta parte hartze handiena eta

anitzena lortzeko, bere esku dagoen babes eta bultzada guztia eman diezaiola

mugimendu honi.

 

Guztion artean erabaki dezagun geure herriaren etorkizuna.

 

                                                                       Ataunen, 2016. urteko apirilaren 28an