Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

2017ko azaroaren 7ko Udal agiria

HERRIAN BURUTZEN DIREN EKIMENAK DEITZEKO KARTELEN BILKETA

Ataungo Udalak, Atauniker eta Murkondo elkarteekin elkar lanean, herrian burutzen diren ekimenak deitzeko prestatzen diren kartelak biltzeko eskaera egiten du.

Edozer motatako kartelak jasoko dira, beti ere, herrian buruturiko edo Ataun herria aipatzen dutenak izan behar dutelarik. Bildutako kartelekin urtean behin erakusketa bat osatuko dute aipaturiko bi elkarteek eta gero denak Udal artxiboan gordeko dira.

Kartelak paperean dituzuenean, Udal Liburutegian edo Udaleko bulegoetan utzi behar dira, digitalean dituzuenak berriz, ondoko bi helbide hauetara bidali;

Atauniker:    E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Murkondo: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Behin kartelak jasota, elkarrekin prestatutako fitxategi bat beteko dute eta esan bezala urtean behin erakusketa bat antolatu.

Gure herriko historia gordetzeak duen garrantziaz jabetu eta gorde dezagun.

Aurrez eskerrik asko herritarroi Atauniker, Murkondo eta Udalaren izenean.

 

 ERROLDA eta BIZIKIDETZA ZIURTAGIRIAK

Aurrerantzean, Udaleko bulegoan errolda edo bizikidetza ziurtagiriren bat jaso ahal izateko derrigorrezkoa izango da norbera bertaratzea. Ezin den kasuetan baimena aurkeztu beharko da interesdunaren sinadurarekin. Eta bizikidetza ziurtagirirako berriz, etxe horretan erroldatuta dauden 18 urtetik goragoko guztien baimena aurkeztu beharra dago denen sinadurarekin.  

                                                                                                                                                                                                  ATAUNGO EMAKUME ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO LEHENENGO PLANA

EGITEKO PROZESUA

2012. urtean egin zen Ataunen Lehengo Berdintasun Diagnostikoa.

 Orduan Udal barruan eta herrian berdintasuna bultzatzeko zeuden erronka nagusiak identifikatu ziren. Aurten, Udalak, Emakunderen diru-laguntza bat jaso du Berdintasun Plana egiteko, eta plan horrek jasoko dituen  ekintzak (lehentasunak) zehazteko  prozesu bat egin nahi da herri mailan. Ataungo Udaleko ordezkaritza politikoa, langileak eta herri eragileak inplikatu nahi dira partaidetzazko prozesu horretan.

Herri eragile eta herritarrekin lan-saio ireki bat egingo da guztien ekarpenak jaso ahal izateko:

DATA: Azaroak 16, osteguna

ORDUA: 18:30etan

TOKIA: Ataungo Udaleko Pleno Aretoan

 

 SAN MARTINGO JAIAK

Azaroaren 9tik 12 iluntzera arte, hau da, ostegunetik igande iluntzera arte, San Martingo herriguneko bidea moztu egingo da, beraz, ibilgailuek atzeko bidetik ibili beharko dute eta autobusak ere Altzanipe aurrean geldituko dira.