Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

ABERRI EGUNA 2018

Apirilaren 1a, igandea, Aberri Eguna. 1931tik egun hau, gure Herriaren eguna izan da eta beste herri askotan egiten den antzera, gure Naziotasuna  berresteko eta aitortzeko  ospatuko  dugu. Herri bezala onartu nahi ez gaituztenen aurrean,  gure euskal identitatea baieztatuz eta sendotuz erantzungo dugu.  

Egun honetan, Ataundarrok eta Euskal Herritar guztiok, geure nortasunaren adierazpen askea egin dezagun, “geurea ikurrina” aireratuz, Euskaraz  biziz eta Erabakitzeko Eskubidearen aldeko herri  borondatea indarrean jarriz.

 

Horrexegatik,  Aberri Eguna ospatzeko gonbitea luzatzen diogu herri osoari.

 

Apirilaren 1ean, Goizeko, 11:30etan San Martingo Plazan elkartuko gara: Ikurrina igotzea, dantza, kantua eta aldarrikapena izango dira, zatozte! 

Ondoren, bildutako guztientzat hamaiketakoa izango da.

 

Etxeko leihoetan IKURRINA jar dezazuen eskatzen dizuegu.

 

HERRI BAT GARA buy viagra online ETA EUSKAL HERRIA GURE ABERRIA!

GORA ABERRI EGUNA!