Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

BANDOA: ZABORRA-BATZORDEAK LANEAN-UDALEKO WHATSAPPA-INDARKERIAREN KORAPILOA ASKATZEN TAILERRA-KORRIKALDIA-EGUNEKO ARRETA ZERBITZUA

ZABORRA ONDO BOTATZEA DENON BETEBEHARRA DA

Aurreko bandoetan azaldu dugu oso kezkatuta gaudela herritar batzuek zaborra botatzean erakusten duten jokabidearekin: ez dute bereizten, eta askotan kanpoan uzten dute, edukiontzira sartu gabe.  Azken asteotan zabor-poltsak lurrean utzi dituzten bi lagun identifikatu ditugu herritarrek emandako informazioari esker. Abisu bana jaso dute, eta hurrengoan isuna jarriko zaie.  

Ez da gure nahia inori isunak jartzea eta polizia-lana egiten ibiltzea, baina badirudi ez dagoela beste biderik herritar gehienok ondo betetzen dugun betebehar hau guztiok ondo bete dezagun.

Saia gaitezen ahalik eta zabor gutxien sortzen, eta sortzen dugun hori bota dezagun ondo!

BATZORDEAK HASI DIRA LANEAN

Irailean amaitu zen batzordeetan edo lantaldeetan izena emateko epea, eta dagoeneko hasita daude lanean. Gehienek datorren astean egingo dituzte bilerak. Beraz, izena emanda bazaude, jasoko duzu bilerarako deia; eta, izena eman gabe baina parte hartzeko asmotan zaudetenok eman izena lehenbailehen.

UDALAREN INFORMAZIOA WATSAPP BIDEZ JASOTZEKO AUKERA

Udalak martxan du Whatsapp zerbitzua herriko berriak eta oharrak zabaltzeko. Udalak kudeatuko du, eta informazioa jasotzeko bakarrik erabiliko da. Zuen telefono mugikorrean Ataungo Udalaren mezuak jaso nahi badituzue, idatzi mezua E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera izen-abizenak eta telefono-zenbakia emateko. Horrez gain, interesa duzuenok gorde zuen telefono mugikorreko kontaktuetan 616758758 telefono-zenbakia, bestela ez baitituzue mezuak jasoko.

INDARKERIAREN KORAPILOA ASKATZEN

 Datorren asteazkenean, urriak 23, 19:00etan izango da “Indarkeriaren korapiloa askatzen tailerra”, Oargin. Gogorarazi nahi dugu oso garrantzitsua dela ahalik eta jende gehienak parte hartzea. Tailerra mistoa izango zela erabaki genuen, gizonezkoen ekarpenak ere oso interesgarriak izango direlako, eta indarkeria bistaratzea guztion erantzukizuna delako. Animatu eta parte hartu!

URRIAREN 27AN KORRIKALDIA

Datorren igandean (urriak 27) izango da Hiru Auzoetako 39. Korrikaldia, Mantzaren Oroimenezkoa. Hori dela eta, errepidean bide bakarra egongo da zabalik, 11:00etatik 13:00etara. Ondorioz, trafikoa moleago ibiliko da, eta autobusak ere gutxiago ibiliko dira. Beraz, mesedez, eskatzen dizuegu ahal baduzue tarte horretan autorik ez hartzeko, eta hartu behar baduzue, pazientziaz jokatzeko.   

EGUNEKO ARRETA ZERBITZUA MARTXAN

Azaroaren 4an jarriko dugu martxan eguneko arreta zerbitzua. Oraingoz, astean bi egunetan izango da, astelehen eta ostegunetan, Atseden Tokin, 10:30etik 13:00etara. Lau lagunek eman dute izena, eta oraindik badago talde horretan sartzeko lekua. Nahiz izanez gero, jarri harremanetan gizarte langilearekin edo deitu zuzenean Udaletxera.   

 

 

 

 

Attachments:
FileFile size
Download this file (bandoa 2019.10.22.pdf)bandoa 2019.10.22.pdf975 kB

agenda

Mai 2020
A A A O O L I
27 28 29 30 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Or Mai 29 @22:00 -
ATZERATUTA - MUGA DEITZEN DA PAUSOA dokumentala
Or Mai 29 @22:00 -
ATZERATUTA - GARI KONTZERTUA
Lr Eka 06 @08:00 - 05:00PM
ATZERATUTA - FORMAKUNTZA FEMINISTAK 1
Or Eka 12 @08:00 - 05:00PM
GAZTEBURUE
Lr Eka 13 @08:00 - 05:00PM
GAZTEBURUE
Lr Eka 13 @08:00 - 05:00PM
ATZERATUTA - FORMAKUNTZA FEMINISTAK 2
Lr Eka 13 @17:00 -
GOIERRIKO IRAKURLE TALDEEN TOPAKETA LAURA MINTEGIREKIN
Ig Eka 14 @08:00 - 05:00PM
GAZTEBURUE
Or Eka 19 @08:00 - 12:00AM
ARRONDOKO SAN JOANAK
Lr Eka 20 @08:00 - 12:00AM
ARRONDOKO SAN JOANAK

Sabinoren Bertso Liburua

  /twitterfacebook