Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

AUTONOMOENTZAKO OHARRA ETA SASIETA MANKOMUNITATEAREN OHARRA

AUTONOMOENTZAKO OHARRA

Gipuzkoako Foru Aldundia garapen agentzien bidez ari da enpresa txiki eta ertainen (ETE) eta autonomoen kalteak  baloratzen, gure kasuan GOIEKIren bidez, eta litekeena da laster laguntzaren bat ateratzea.  Hori dela eta, GOIEKIrekin harremanetan jar zaitezten eskatu digute, zuetako bakoitzaren egoera aztertzeko eta laguntza eskaintzeko. Informazio gehiago:

www.goierri.eus      943 16 09 70 / 658 75 55 23        E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

SASIETA MANKOMUNITATEAREN OHARRA

ARROPA ZAHARREN BILKETA ZERBITZUA BERTAN BEHERA:

COVID-19 pandemiaren bilakaeraren ondorioz, gaurtik aurrera, martxoak 31, eta bestelako abisurik jaso arte, bertan behera geratzen da arropa zaharren bilketa zerbitzua. Beraz, mesedez, arropa zaharrak gorde itzazue etxean, harik eta egoera normalizatzen den arte.

Gogoratu bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzua ere bertan behera geratu zela duela astebete. Gainerako hondakinen bilketak bere horretan jarraitzen du.  Eskularruak, maskarak eta betaurrekoak ez direla inoiz edukiontzi horian sartu behar, errefusaren edukiontzian baizik.

Berrogeialdia bete behar baduzue, hau da, etxetik ezin bazarete ezertara atera, deitu lasai Udaletxera (943180011), erosketak egiteko eta zaborra ateratzeko laguntza emango dizuegu-eta. Zuen kasa moldatzeko modua baldin baduzue, oso kontuan izan zaborra nola eta nora atera: poltsa itxi batean atera behar duzue zabor guztia, bereizi gabe, eta pixoihalentzako edukiontzian bota behar duzue. Arduraz jokatu mesedez.

 http://www.sasieta.eus/euskara/albisteak/arropa-zaharren-bilketa-zerbitzua-bertan-behera

 Ez ahaztu birusari aurre egiteko modurik eraginkorrena etxean egotea dela. Zaindu zure burua eta zaindu ingurukoak!!  

 Ataunen, 2020ko martxoaren 31n