Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

HERRI-BIDEEN INBENTARIOA

Udalerriko bideak, auzokideek zein kanpotik datozenek, beraien joan-etorrietarako erabiltzen dituzten azpiegiturak ditugu, baserriak, auzoak, herri gunea zein eremu industrialak elkarrekin lotzen dituztenak. Historian zehar landa-bide zahar hauek nekazaritza eta basogintza erabileren inguruan eratu zuten lurraldea, gaur egun aisialdirako, mendi ibilietarako eta paseorako ere erabiltzen direlarik. Zoritxarrez, etengabeko gatazka-iturri ere bilakatu izan dira. Hori dela eta, udal honek, arazo horiek behin-betiko konpontzeko asmoarekin, Bide Publikoen Inbentarioa osatuko du, aurrerantzean berme administratibo guztiak eskainiko dituena, eta jabetza, eskubide eta ordenantzetarako erreferentzia bihurtuko dena. 

Garrantzi handikoa da auzokideek eta ekimen honetan interesa duten guztiek ikerkuntzaren hasieratik bertatik informazioa eta iradokizunak ekartzea. Beraz honenbestez, Ataungo Udaletik, datorren Urriaren 22an, arratsaldeko 18:00etan, udaletxeko batzar aretoan emango den azalpen publikora gerturatzeko deia egiten dizuegu, bertan, teknikariek erabiliko duten metodologia eta administrazio-prozedura azalduko dute. Udaletik, auzokide, talde eta interesa duten guztiei bertara hurbiltzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu, ahalik eta parte-hartze handiena lortzeko eta bakoitzaren testigantzak ekar dezakeen informazio preziatua biltzeko asmoarekin.