Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

Azken arkeologia-ikerketak ezagutzeko ibilaldi gidatua Aralarren Joxean Mujikarekin

Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak ibilaldi gidatua antolatu du abuztuaren 8rako (larunbatarekin)Joxean Mujika Alustizaren eskutik azken aldian Aralarren burututako arkeologia-ikerketak eta berreskuratze lanak ezagutzeko. Pikuetaondarra-Naparbide eremua Aralarko Natura Parkean dago, Lizarrustiko parketxetik (Ataundik) oinez joanda ordubete ingurura. Bidea erraza bezain ederra da.

 Gutxi dira Euskal Herrian Historiaurreko hainbeste aztarna dituzten inguruak: trikuharriak, zistak, monolitoak, baratzak (cromlechak)… Ikerketa lanak amaitu ez direnez, ezin bazter daiteke oraindik aurkikuntza gehiago egitea. Hain zuzen, Aralarren aurkituriko giza-aztarna zaharrenak (Neandertalek egindako tresnak) Pikuetaondarren azaldu ziren duela ez hainbeste.

 Aurkikuntza horiek guztiak EHUko arkeologia irakasle titularra den Joxean Mujikak zuzenduriko ikerketa-taldeak egin ditu, Aralarren lanean urteak daramatzanak.

 Irteeraren abiapuntua Lizarrustiko parketxea izango da, goizeko 9:00etan. Itzulera ordua 14:00etarako aurreikusten da. Prezioa: 5 €. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. / 943 180 335 / 688 895 069.

Bertan ikusiko garelakoan, agur bat.