Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

KORRIKA BATZORDEKO DEIALDIAK

KLIKA KORRIKARI!

 21. KORRIKA hemen dugu eta KORRIKAri laguntza eman nahian herrian batzordea sortu da. Norbaitek ekarpenen bat edo batzordean parte hartu nahiko balu, hementxe dituzue zehazturik izendatu diren bilera egunak:

 Otsailak 21, osteguna,  19:00etan San Gregorioko Elkargunean

Martxoak 7, osteguna, 19:00etan Udaletxeko Pleno Aretoan

Martxoak 21, osteguna, 19:00etan San Gregorioko Elkargunean

Apirilak 4, osteguna, 19:00etan Udaletxeko Pleno Aretoan

 

LAGUNTZA MOTAK:

  • Herrian antolatuko diren kultur-ekitaldietan parte hartuaz.
  • KORRIKA laguntzaile izanaz (norbanakoak 12€tako ekarpenarekin).
  • Lantegi edo zerbitzuek KORRIKA lagun eginaz.
  • Arropa erosiaz.
  • KORRIKA TXIKIAn parte hartuaz.
  • KORRIKAn parte hartuaz.

 

 

NOIZ PASAKO DA 21. KORRIKA?

Apirilaren 13 goizaldean sartuko da KORRIKA Goierrin.

 ANIMATU!!

 

ATAUNGO KORRIKA BATZORDEA

JOXEMARTIN APALATEGIRI OMENALDIA - ERLAUNTZAKO PRODUKTUEN ONURAK HITZALDIA

JOXEMARTIN APALATEGI BEGIRISTAINEN LIBURU AURKEZPENA ETA OMENALDIA

 

Joxemartin Apalategi Begiristainen jaioteguna aitzakia hartuta, otsailaren 17an omenaldia egingo diogu. Bertan, Ataungo Udalak eta Utriusque Vasconiaek argitaratutako “Joxemiel Barandiaran eta biok” liburua aurkezteko tartea hartuko da, horrela, Apalategiren pertsona eta bere lanak balioan jarriz.

Herritarrak gonbidatuta zaudete otsailaren 17an, 12:00etan Herri Antzokian ospatuko den omenaldi honetara (eserlekuak antzokiaren edukiera bete arte banatuko dira iritsi eran).

 

Liburuen banaketa.

Joxemartinen eskuizkribuen “Joxemiel Barandiaran eta biok” liburua otsailaren 18tik 22ra banatuko dira 5€tan udaletxeko bulego ordutegian:

Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara

Astearteetan arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara

 

Ataun beka: “Joxemartin Apalategi Begiristain”.

Honekin batera, 2019. urteko Ataun beka: “Joxemartin Apalategi Begiristain” martxan jarriko da. Historian zehar eta gaurdaino, Ataunen EMAKUMEAK daukan presentzia, ezaugarriak eta garrantzia ardatz izango duen ikerketa gaia kontuan hartuta, proiektuak aurkezteko azken eguna apirilaren 30a izango da.

 

ERLAUNTZAKO PRODUKTUEN ONURAK

Otsobatza Kontsumo Taldeak Ataungo Udalaren babesarekin erlauntzako produktuek gure osasunerako dituzten onuren berri ezagutarazteko hitzaldia antolatu du. Bertan, gure erleek ekoizten dituzten eztia, polena, erregina-jalea eta propoleoari buruzko berri emango da. Jon Etxeberria ataundar erlezainak erleek nola ekoizten dituzten azalduko du eta Silvana Huegun Eibarko Oreka Zentroko Dietista-Nutrizionista ezaguna aldiz, produktuon berezitasunez jardungo da. Hitzaldia, otsailaren 28 ostegunez udaletxeko Pleno Aretoan izango da arratsaldeko 18.00tan. Hitzaldi hau 2019. Urteko San Isidro egunaren baitan izango da.

 

 

 

OTSAILAK 8,10,11 ZINE KARTELDEGIA

Kaixo,

Asteburu honetako zine emanaldiak hauek izango dira:

Haurren saioan ‘Peter Rabbit’ eta bere lagunak bizilagunaren baratzean bihurrikerietan, hau eromenera eramanez, eta Helduen saioan ‘Mark Felt. El informante’, Estatu Batuetako eskandalu politiko esanguratsuenetakoa azaleratu zuenaren istorio errealean oinarritutako filma.

Gustoko izango dituzuelakoan,

 

OTSAILAK 1,3,4 ZINE KARTELDEGIA

Kaixo,

Aste honetako zine emanaldiak hauek izango dira:

Haurren saioan ‘Mi amigo el gigante’ , Londreseko neskato batek eta bere lagun erraldoiak hirian biziko dituzten abenturak kontatuz, ikusle guztientzat. Eta helduentzat, ‘Toc toc’ komedia, euren psikologoaren zain itxaronaldi berezia izango duen taldearen inguruan, 7 urtetik gorakoentzat.

 

Ondo pasa asteburua!

URTARRILAK 25, 27, 28 ZINE KARTELDEGIA

Kaixo,

Aste honetako karteldegian:

Haurren saioan ‘Leo da Vinci’ animazioa, Leo eta Giocondaren abenturak kontatuz altxor baten bila, ikusle guztiei zuzendua. Helduen saioan, Biboletak Ataungo Emakume Taldearekin elkarlanean, ‘Una Mujer Fantástica’ filma. Bertan, Marina aurkeztuko da, familia eta gizartearen aurrean emakume itzela dela egiaztatuz. 12 urtetik gorako ikusleentzat.

Gustoko izango dituzuelakoan,

Asteburu ona pasa!

URTARRILAK 18, 20, 21 ZINE KARTELDEGIA

Kaixo,

Hemen duzue asteburu hontako zine karteldegia:

Haurren filma “Sherlock Gnomes” izango da, Londreseko lorategi bateko ipotxek biziko dituzten abesturak kontatuz, ikusle guztiei zuzenduriko animazioa. Helduena “ En tránsito” izango da, Bigarren Mundu Gerran Ameriketan errefuxiaturiko europear baten egoera kontatuz, Anne Seghers idazle alemaniarraren 1942ko eleberri semiautobiografikoan oinarritua.

Gustoko izango dituzuelakoan,

Ondo pasa asteburua!

URTARRILAK 11,13,14KO ZINE EMANALDIA

Kaixo,

Bueltan gara zine emanaldiekin!

Hemen duzue asteburu honetako karteldegia:

Haurren filma 'Bigfooten semea' izango da eta eta helduena 'La número uno' .

Gustoko izango dituzuelakoan, karteldegia sinopsiekin:

MEMORIA HISTORIKOA "Iragana gogora ekartzen 2012....2018"

Aurtengo Memoria Historikoa “Iragana gogora ekartzen 2012….2018” zikloa bukatzeko igande honetan, abenduak 30, Gerraren ondorioak jasan zituztenei omenaldia egingo diegula 12:00etan Aiako oroitarrian. Udal agirian jakinarazi bezala, Aiako hilerrian lurperatutako franquismo-garaiko fusilatuen datuak bildu dira Aranzadi elkarteari esker, eta Olaberriko Marcelo Lasa Zeberio eta Jesus Bujanda Martinezen familiakideak ere bertan izango dira testigantzak kontatzeko.

 

Hurrengo zine emanaldia, urtarrilak 11

Kaixo,
 
Gabonak direla eta Herri Antzokiko hurrengo zine emanaldiak Urtarrilak 11, 13 eta 14an izango dira.
 
Ordurarte! Ondo pasa festak!
 
 
 
Argazkia: Ataun San Martinen haurrak kantuan. 1974. Araceli Sampedro.

Abenduak 14,16,17 zine karteldegia

Kaixo,

Asteburu hontako zine karteldegia hauxe da:

Haurren filma “Cavernicola” izango da, euskaraz ikusle guztiei zuzenduriko animazioa. Helduena “Gemini” izango da, 12 urtetik gorako ikusleei zuzenduriko thrillerra.

Gustoko izango dituzuelakoan,

Ondo izan!