Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

Abenduak 7,9,10 zine karteldegia

Hemen duzue asteburu hontako zine karteldegia:

Haurren filma “Oihaneko lagunak” izango da, euren abenturak kontatuko dizkigun ikusle guztiei zuzenduriko animazioa. Helduena “ Campeones” izango da, ikusle guztiei zuzenduriko komedia dramatikoa.

 

AZAROA,ABENDUA 30-2-3 ASTEBURUKO ZINE EMANALDIAK

Asteburu honetan haurren filma "El Americano" izango da, ikusle guztiei zuzendurik dagoen animazioa. Helduen filma "La librería" izango da, 7 urtetik gorako ikusleei zuzenduriko drama.

Euskaraldia

Azaroaren 11ean Ataundarrok Euskaraldia babestu eta sustatzeko batu ginen.

GAUR DUZUE TXAPAK JASOTZEKO AZKEN EGUNA,  UDAL LIBURUTEGIAN. 

Bihartik abenduak 3a bitarte: HARTU KONTROLA, AUKERATU ROLA, ESAIDAZU NOLA, EGIN DEZAGUN FROGA, AKTIBATU MINGAINA!!!

EUSKARALDIA 365 EGUNEZ 

zine denboraldiaren hasiera eta memoria historikoa

Asteburu honetan emango diogu hasiera 2018-2019 zine denboraldiari. Azaroaren 25a, genero indarkeriaren aurkako eguna izanik, Biboletak Ataungo emakume taldearekin elkarlanean “Volar” filma ikusteko aukera izango dugu. Haurren filma “Emoji” animazioa izango da.

 

Ostiralean ez da film emanaldirik izango, baina GOGORATU!! ELE, Lauaxeta-Lorca ikuskizuna izango dugula 22:00etan Memoria Historikoaren zikloaren baitan.

Sarrerak Sutegi, Urbieta, Troskaeta, Martintxo eta Erroitaundin daude salgai 10€tan ostiral arratsalderarte, gero Herri Antzokiko leiohatilan egongo dira.

 

Animatu!!!

MEMORIA HISTORIKOA ETA ZINE EMANALDIAK

Mezu honen bidez jakinarazi nahi dizuegu asteburu honetan EZ DELA ZINE EMANALDIRIK IZANGO.

 

Bestalde, jakin, azaroaren 20an 19:00etan Erroipen Memoria Historikoaren solasaldia izango dugula “Burgos 1970. Herri bat auzitan” izenburupean.

 

Animatu!!

euskaraldia 2018

euskaraldia

Gehiago irakurri...

MEMORIA HISTORIKOA "Iragana gogora ekartzen 2012....2018"

Hemen duzue aurtengo Memoria Historikoa “Iragana gogora ekartzen 2012….2018” programazio osoa.

Urriaren 11n emango diogu hasiera “Ataungo herriaren memoria historikoa lantzeko ibilbidea” hitzaldiarekin, 19:00etan udaletxeko pleno aretoan izango da hau eta hizlari Jexux Aizpurua izango dugu.

Azaroaren 20an, “Burgos 1970. Herri bat auzitan” Saioa izango dugu Aiako Erroipen 19:00etan. Auzian prozesatuak izan zirenak izango ditugu bertan.

Azaroaren 23an, Gerrako hotsak atalean “Ele! Lorca-Lauaxeta ikuskizuna izango dugu Herri Antzokian 22:00etan (laster emango dugu sarreren informazioa).

Eta aurtengo zikloari amaiera emateko, urtero bezala, abenduaren 30ean gerraren ondorioak jasan zituztenei omenaldia eskainiko diegu 12:00etan Aiako oroitarrian.

BADATOR ANTZEZTAUN

Aurtengo Antzeztaun ere badator!

Urriaren 5ean, 17:00etan Joxemiel Barandiaran eskolan (eguraldi txarra izanez gero frontoian) FUNES TROUPen eskutik “Aukerak” ikuskizuna izango dugu.

Urriaren 7an, igandea, udaletxeko ganbaran BEGO ALABAZANek “Johnny cold feet” eskainiko digu.

Urriaren 13an, 22:00etan IMANOL ITUIÑO izango dugu Troskaeta tabernan “Magia parrastan” ikuskizunarekin.

Urriaren 20an, 17:00etan hasita HIRU TXILIPURDITANen eskutik “Antzerki goxua” izango dugu ikusgai Barandiaran Museoan.

Urriaren 21ean, SARINI CIRCUSen eskutik “Txoriak txori” ikuskizuna izango dugu 17:00etan San Gregorioko plazan.

Urriaren 26an, San Gregorioko elkargunean POLLO ROSA PRODUKZIOAKen eskutik “Gertrudis-en lagunak” izango dugu 22:00etan.

 

ARALAR. Neolitotik erromatar garaira

Igaratzako Historiaurreko altxorrak ezagutzeko ibilaldi gidatua Jose Antonio Mujikarekin. Neolitotik erromatar garaira.

Gutxi dira Gipuzkoan Aralar bezalako tokiak eta are gutxiago Igaratza bezalako bazterrak. Paisaia hunkigarriaz gainera, bisitariak aziendaren zintzarriek onduriko doinuaz goza dezake han; hitz bitan, bakea senti daitekeen txoko urri horietakoa da Igaratza, hiri-eremutik gertu, baina, era berean, oso urruti dagoen paradisu txiki bat.

2012. urtetik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateko Jose Antonio Mujika irakasleak zuzenduriko ikerketa-taldeak, miaketa lanaren ondorioz Igaratzan idorotako zenbait elementutan nahiz lehendik (batez ere Barandiaranen lanari esker) ezagutzen ziren beste egitura batzuetan arkeologikoki esku hartu du, behin baino gehiagotan emaitza harrigarriak lortuz, Beaskinarte eta Aiatzio izeneko guneetan egindako aurkikuntzak lekuko.

Lehendik ezagutzen ziren altxorrak hobe ulertzen laguntzeko eta, bereziki, berriki aurkitu direnak aurkezteko, ibilaldi gidatua antolatu dugu Aralarko Parketxetik Igaratzara irailaren 30ean (igandearekin), Jose Antonio Mujikaren gidaritzapean antolatu ere.

Aurrez izena eman beharko da eta plazak mugatuak izango dira.

 

Zirko eta Antzerki eskaintza

Hiru Txilipurditan Ataun Elkarteak, 2018-2019ko Zirko eta Antzerki eskaintza prestatu du. Ikastaroak urritik ekaina bitarte izango dira. 
Izen ematea irailak 25 bitarte (plazak izen ematearen arabera beteko dira). Plaza mugatuak!!

Animatu!!

0001 2018-2019 IKASTURTEA

 

0002 2018-2019 IKASTURTEA