Ataungo Udalaren INFORMAZIO ZUZENA Whatsappez bidez jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:
1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN 616 758 758 telefono-zenbakia.
2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT” 616 758 758 Telefonora.
Larunbat honetan, abenduak 2, Memoria Historikoaren 2. ekimenarekin jarraituko dugu. "Han Goian dago Jentilbaratza" izenburupean, San Martingo plazan elkartuko gara 11:00etan.
Haurren filma “La vida de Calabacín” izango da, ikusle guztie zuzenduriko animazioa. Helduen filma “La casa de la esperanza” izango da, 12 urtetik gorako ikusleei zuzenduriko drama. Hau II. Mundu Gerran benetan gertatutako istorioa izanik.
Ataungo Udalak bat egiten du emakumeenganako edozein indarkeriren aurka. Eta herritarrak animatu nahi zaituztegu egun honen bueltan izango diren ekintzetan parte hartzera.
Aste hontan haurren filma “Los pitufos, la aldea escondida” izango da, ikusle guztiei zuzendurik dagoen animazioa. Helduen filma “Marie Curie” zientzilariaren biziaren biografia kontatuko digun drama, hau Biboletak Ataungo Emakume Taldeak aukeratutako filma izanik.
Hemen duzue Memoria Historikoa “Iragana gogora ekartzen” 2012….2017 programazio osoa.
Asteburu honetan emango diogu hasiera 6. edizioari. Larunbat honetan, hilak 25, “Ataungo emakumeen ibilbidea eta ibilaroak sortzen” ibilaldia egingo dugu. VIII. Gerriko Ikerlan Bekako “Eta gerra etorri zen. 36ko gerraren eragina Ataungo eguneroko bizimoduan” liburutik jasotako eta beste hainbat pasarte kokaleku jakinetan jarriko dituzte Ainara Gorostizu eta Nerea Eliasek. Hitzordua 10:00etan San Martingo plazan izango da eta ibilbilbidea kotxez egingo dugu.
Animatu!!
Txondorra piztuko dugu abenduaren 2an Lizarrustin, gure etxeko ateak zabalik dituzue!
Azaroaren 19an, igande honetan, izango dugu Musika Barrokoaren Egunak zikloaren barruan organo kontzertua San Martingo elizan 12:00etan. Bertan, Maria Nacy organojolea arituko da.
Larunbat honetan, azaroaren 18an, eguerdiko 12:00etan izango da Ataungo hamahirugarren argazki rallyko partaideek ateratako argazkien proiekzioa eta sari banaketa Herri Antzokian. Argazkiak ateratzeko gaiak denboraldiko fruta edo barazkia, frontoia, eskua, diagonala eta erreka izan ziren.
Asteburu honetan emango diogu hasiera 2017-2018 zine denboraldiari. Ohiko ordutegiak izango ditu zinemak.
Helduen filma:
-ostiraletan 22:00etan
-igandetan 19:30ean
-astelehenetan 21:00
Haurren filma:
-igandetan 16:30ean
Asteburu honetan haurren filma "Gru3, mi villano favorito" izango da, ikusle guztiei zuzenduriko animazioa. Helduena "Nieve negra", 16 urtetik gorako ikusleei zuzenduriko thrillerra.