Ataungo Udalaren INFORMAZIO ZUZENA Whatsappez bidez jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:
1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN 616 758 758 telefono-zenbakia.
2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT” 616 758 758 Telefonora.
Asteburu honetan berriro ekingo diegu Antzeztaun saioei.
Urriak 21, larunbata, 17:00etan San Gregorioko plazan Cía Trotamundosen eskutik “Kutxa baten istorioak” ikuskizuna izango dugu. Igandean, urriak 22an, 17:00etan Udaletxeko ganbaran Nerea Ariznabarreta eta Mariano Hurtadok “Ezberdin bezain Eder” ikuskizuna eskainiko digute.
Aldaketa batzuk direla medio, Herri Antzokiko helbide elektronikoa aldatzera goaz. Hurrengo astetik aurrera E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidea erabiliko dugula jakinarazi nahi dizugu.
Herri Antzokiko informazioa jaso nahi ez baduzu, zure helbidea sare honetara gehitu nahi badu edo zure helbidea aldatu nahi baduzu jakinarazi mesedez E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbideetako batean.
Urte luzeetako prozesu baten baitan eta herritarren gehiengo baten eskariari ateak irekiz, etorkizuna libreki erabakitzeko bitarteko demokratikoz hornitu du Kataluniako herriak bere bidea. Kataluniako instituzio nagusiek herritarren nahiei bide emateko erabaki irmoa hartu dute.
Katalunian herritarren borondatearen eskutik eman diren urratsek, Madrilen aldetik indarraren, mespretxuaren eta zaharkitutako legeen ustezko arrazoiarekin erantzun da.
Bide demokratikoen aurkako eraso larri honen aurrean, Ataungo Udalak honako mozio hau eztabaidatu eta onartzen du:
1.- Udal honek, zilegitasun osoa aitortzen dio Kataluniako Parlamentuak egingo duen autodeterminazio erreferendumari. Izan ere, libreki adierazitako herritarron borondatea da tresna politikorik eraginkorrena edozein herri edo kolektiboren etorkizuna eraikitzeko.
2.- Udal honek, Kataluniar herriaren eta Parlament-aren erabaki burujabeen aurka Espainiar estatutik buruturiko erasoak salatu eta arbuiatzen ditu. Madrilgo Gobernua, epaitegiak eta Auzitegi Konstituzionala ezin direlako Kataluniako herritarren gehiengo zabalak adierazitako borondate demokratikoaren gainetik jarri.
3.-Modu demokratikoan aukeratuak izan diren Kataluniako alkateak deklaratzera deitzea irmoki salatzen dugu. Demokrazia praktikan jartzea ahalbidetu nahi duten alkateak inputatzea deitoratzen du.
4.- Udal honek, Euskal Herria, Katalunia edo munduko gainerako herrietan, herritarren borondate askean oinarrituta garatzen dituzten prozesu politikoen alde egiteko konpromisoa hartzen du.
5.- Udal honek urriaren bateko emaitza errespetatzen du eta Instituzio zein eragileei ere berdina egitea eskatzen die. Horretarako erabaki honen berri, Kataluniako Parlament-eko lehendakariari, Madrilgo Gobernuko presidenteari eta Auzitegi Konstituzionaleko presidenteari ematea erabakitzen du. Gure udalerriko herritarrei ere jakinaraziko zaie erabaki honen berri.
Bigarren urtez jarraian, Gipuzkoako Parketxe Sarea, Europako Kontseiluak eta Europako Batzordeak antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartzera batzen da.
Horretarako, Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak ibilaldi gidatua antolatu du urriaren 7rako (larunbatarekin) Ondarreko historiaurreko aztarnak ezagutzeko. Ondarreko harantxoa Aralarko natur parkean dago, Lizarrustiko parketxetik (Ataundik) oinez joanda ordubete ingurura. Bidea erraza bezain ederra da.
Gutxi dira Euskal Herrian historiaurreko hainbeste aztarna aurkitu diren tokiak eta are gutxiago gaurdaino hain ondo gorde dituzten lekuak. Hain zuzen, ikerketa lanak ez dira oraindik bukatu eta ezin bazter daiteke oraindik aztarna gehiago topatzea.
Aralarren aurkituriko giza aztarna zaharrenak (Neandertalek egindako tresnak) Ondarren aurkitu ziren eta baita Aralarko cromlech bakanetako bat ere. Hura induskatutako Joxean Mujika adituaren eskutik entzungo ditugu azalpenak.
Irteera gidaturako abiapuntua 9:30etan izango da Lizarrustiko parketxetik. Itzulera ordua 14:30etarako aurreikusten da. Adin guztietako bisitariei dago zuzendua txangoa (12 urtetik beherakoentzat luzea gerta liteke ibilaldia). Azalpenak euskaraz emango dira. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. / 943 180 335 / 688 895 069.
Ate joka dugu jada Donostiako Zinemaldia, eta aurtengoan ere, Herri Antzokitik bertara joateko asmoz gaude. Aurreko urteetan Euskal Zinemaren egunean joan bagare ere, aurten irailaren 25ean, astelehenean egingo dugu irteera.
Aurreko urteetan bezala, 2 film ikusteko aukera eta Ataundik joan-etorriko autobusa izango dugu. 40 sarrera izango ditugu, 15€ pertsonako, eta izena eman ahala banatuko ditugu.
Informazio gehiago aste hontan zehar jakingo dugunez herrian kartelak jarriz eta Herri Antzokiko mezu eta sare social bidez jakinaraziko dugu. Ala eta guztiz ere, informazio gehiago jakin nahi izanez gero edo izena emateko deitu udaletxera 943180011 edota idatzi E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.
Gogoratu, 18 urtez azpikorik balego, hauek heldu batez lagundurik edota guraso edo tutorearen baimena sinatu beharko dutela.
Aurreko urteetan bezala, informazio gehiago dugunean helaraziko zaizue.
Animatu!
Aurten ere, Euskara ikasi edota hobetu nahi duen herritarrak aukera izango du ikastaroan parte hartzeko. Horretarako, izena eman behar da udaletxean. Izen ematea, IRAILAREN 13tik 22ra bitartean egin behar da. (Bulegoko ordutegia: goizeko 9etatik eguerdiko 2ak arte).
Izena ematen dutenen artean, ondoren, bilera egingo da eta bertan, bakoitzaren egoera ikusi eta Euskara ikastaroaren inguruan behar den informazio guztia eman eta zehaztuko da.
Euskara ikastera animatu eta erabiltzeko deia luzatzen dizuegu. !!
Aurten ere Ataungo Udalak honako ikastaro hauek antolatu ditu.
Hona hemen ordutegiak:
YOGA :
Urriaren 2tik ekainaren 18arte.
Eguna : Astelehena.
Ordua : 18:00 – 19:30 / 19:30 – 21:00
Tokia: Ikastaro gela.
Prezioa : 210 €
PILATES eta HIPOPRESIBOAK :
Urriaren 3tik ekainaren 19arte.
Orduak tokiak eta lekuak:
Pilates eta hipopresiboak, ikastaro gelan, asteartea 09:15-10:45
Pilates eta hipopresiboak, ikastaro gelan, asteartea 17:30 – 19:00 / 19:00 – 20:30
Pilates eta hipopresiboak, San Gregorion, osteguna 09:30-11:00
Prezioa : 210 €
GAP eta TONIFIKAZIOA :
Urriaren 2tik ekainaren 20arte.
Eguna eta lekua:
San Gregorioko Elkargunean.
Astelehena: 18:30 – 19:30
Asteazkena: 18:30 – 19:30
Prezioa : 260 €
FUNKY :
Urriaren 2tik ekainaren 20arte.
Eguna eta lekua:
San Gregorioko Elkargunean.
Astelehena: 19:30 – 20:30
Asteazkena: 19:30 – 20:30
Prezioa : 260 €
Ikastaro hauek aurrera eraman ahal izateko, ikastaro bakoitzaren gutxiengo kopurua 8 lagunekoa izan beharko da eta gehienez 14.
Izen-ematea: Ataungo Udala : 943180011. Irailaren 13tik 22ra.
Informazio gehiago: Asier Auzmendi : 678813208
Goierriko 2017ko Hamabostaldi ekologikoaren barruan, Ataungo Herri Antzokian "Abeltzantza eta haragi ekologikoa Goierrin" dokumentala izango dugu ikusgai irailaren 21ean, osteguna, 19:30ean.