Ataungo Udalaren INFORMAZIO ZUZENA Whatsappez bidez jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:
1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN 616 758 758 telefono-zenbakia.
2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT” 616 758 758 Telefonora.
Azken urteetan bezala hemen dugu aurtengo Antzeztaunen programazioa. Urriaren 6an hasita, 28rarte herriko txoko ezberdinetan banatuta izango ditugu hainbat antzerki eta ikuskizun.
EGUNA |
ORDUA |
TALDEA |
TITULO |
LEKUA |
OHARRAK |
10-06 ostirala |
17:00 |
SARINI CIRCUS |
TXORIAK TXORI |
Joxemiel Barandiaran Eskola |
(Texturik gabe) Familiarra |
10-07 larunbata |
22:00 |
JOSEBA USABIAGA eta IÑAKI SANTOS |
NI ALA ZU |
Troskaeta Taberna |
(Euskeraz) Familiarra |
10-21 larunbata |
17:00 |
CIA. TROTAMUNDOS |
KUTXA BATEN ISTORIOAK |
S. Gregorio Plaza |
(Texturik gabe) Familiarra |
10-22 igandea |
17:00 |
NEREA ARIZNABARRETA eta MARIANO HURTADO |
EZBERDIN BEZAIN EDER |
Udaletxeko Ganbara |
(Euskeraz) Familiarra |
10-27 ostirala |
22:00 |
ANODINO TEATROA |
ERBESTE |
Artadi Kultur Elkartea |
(Euskeraz) Familiarra |
10-28 larunbata |
17:30 |
HIRU TXILIPURDITAN |
IKUSKIZUN IBILTARIA |
S. Martin Auzoa |
(Euskeraz) Familiarra |
Hiru txilipurditan Elkarteak 2017-2018 ikasturterako ikastaroen eskaintza martxan jarri ditu. Zirko eta Antzerki ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago, irailak 15 bitarte izena ematen duten ikasleek izango dute lehentasuna.
Informazio gehiago: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidean edo 65953573 telefono zenbakian.
Oporrak Bakean egitasmoaren baitan etorri izan dira gurera azken 3-8 urteetan herrira. Gaur agurtu ditugu azkenekoz 3 mutiko sahararrak. Ikaragarri betea izan da esperientzia.
Algamarrek Sahara herriaren aldeko borrokan jarraituko du Ataunen eta Goierrin.
Ataundarrei gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu azaldutako gertutasun eta laguntzagatik. 3 mutiko hauei gure miresmena; gure herri, hizkuntza eta aldarria bere egin eta EUSKAL HERRIA bihotzean eraman eta EUSKARA giltzarri izateagatik.
SAHARA HERRIAREN ALDEKO BORROKAN TOPATUKO GARA.
Aralarzale hori, badugu uko egin ezin diozun plan bat zuretzako. Abuztua ere badator, eta kanpora joan gabe gure ingurua sakonago ezagutzeko aukera eder bat proposatzen dizuegu. Ba al dakizu noiztik bizi den gizakia Aralarren? Nola eta non bizi ziren gure arbasoak? Non hilobiratzen zituzten gorpuzkinak? Zer sekretu gordetzen ditu Aralarko lurrazpiak?
Bada, erantzuna emango diegu galdera horiei guztiei punta-puntako ikerlari baten eskutik, Joxean Mujika arkeologoaren ahotik entzun ahal izango ditugu eta inguruotan egin dituen azken aurkikuntza arkeologikoak.
Mendirako plan ederra beraz, Lizarrustiko Parketxetik abiatuko gara oinez. Anima zaitez!
LUR AZPIKO APARKALEKUKO ZOZKETA
Uztailaren 30ean, San Martingo lur azpiko aparkalekuen epea bukatuko dela eta, datorren urterako zozketa egiteko garaia heldu da. Interesa duzuenok, uztailaren21a baino lehen eman dezakezue izena Udaletxean. Zozketa, uztailak 27, osteguna, iluntzeko 19:00etan egingo da udaletxeko pleno aretoan.
UDAL BULEGOAN BERRIKUNTZA LANAK
Udal bulegoan, berrikuntza lanak egin nahi dira eta lan horiek egin ahal izateko, abuztuaren 7tik 15era (biak barne) udal bulegoa itxi egingo da. Udaleko ateak, asteazken eta ostegunean, goizeko 9:00etatik 11:30etara irekiko dira epaitegira datozenentzat bakarrik.
ARANTZAMENDIKO LANGAK
Arantzamendin jarrita dauden langa handiak kotxeentzat giltzaz itxiko dira eta oinezkoentzat langa txikiak jarri dira.
SAN MARTIN ETA SAN GREGORIOKO PILOTALEKUAK
Aurrerantzean, San Martin eta San Gregorioko pilotalekuko argiak, txanponarekin piztuko dira eta sarrerako atea, automatikoki ireki eta itxiko da bere ordutegietan.
XI. BARROKO JAIALDIAREN EGITARAUA
Ekainaren 14an, asteazkena, arratsaldeko 18:30etan, Kultura batzordea egingo dugu udaletxean. Deialdi irekia izango da.
“Joxe Martin Apalategi” Ataun Aztergai bekari buruz hitzegiteko eta zuen iritziak jasotzeko bilera izango da.
- Udako kirol eskaintza 1999-2009 urte bitartean jaiotakoentzat zuzendua da.
-Eskainiko diren kirolak TENISA, BIZIKLETA BIDE GORRITIK, PIRAGUISMOA, AEROBIKA ETA ESKALADA IZANGO DIRA.
○ Tenisa: Uztailaren 10etik 21arte. Goizez. Gutxienez 4 laguneko taldea. Kuota 20€.
○ Bizikleta bide gorritik: Uztailaren 3tik 7arte. Goizez 9:30-12:30. Gutxienez 8 laguneko taldea. Kuota 20€.
○ Piraguismoa: Uztailaren 10etik 14arte. Arratsaldez. Gutxienez 8 laguneko taldea. Kuota 20€ (Lazkaoko presan egingo da)
○ Aerobika: Ekainaren 26tik uztailaren 7arte. Goizez. Gutxienez 8 laguneko taldea. Kuota 20€.
○ Eskalada: Uztailaren 10etik 14arte. Goizez. Gutxienez 8 laguneko taldea. Kuota 20€.
KUOTA BEREZIAK: Kuota haur bakoitzeko 20€ bada ere, familia bereko bi haur direnean, kuota biena 30€ izango da, familia bereko hiru haur edo gehiago direnean, kuota guztiena 40€ izango da. Laguntza edo kuota berezi hau ordea kirol jarduera batentzat izango da bakarrik. Eskaera orrian zehaztu familia kideen kopurua eta izen abizenak. Izena ematearekin batera aurkeztu beharko da ordainketa agiria.
Izen emateko epea: Ekainak 10 izango da.
Ez da epez kanpoko izen ematerik onartuko eta behin ikastaroa hasi eta gero ez da dirurik itzuliko, haur kopuruaren arabera antolatuko bait dira ikastaroak.
Izen emateko lekua: Ataungo Udala 943 180011 eta Auzoetan edo Pakori deituz 669239195 telefonora.
Informazio gehiago nahi izanez gero Pako Urrestarazurekin jarri harremanetan.