Ataungo Udalaren INFORMAZIO ZUZENA Whatsappez bidez jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:
1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN 616 758 758 telefono-zenbakia.
2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT” 616 758 758 Telefonora.
IX. MENDI- IBILALDIA JENTILEN BIDEETATIK
ATAUN
IRAUPEN LUZEKO
IRTEERA ORDUA: Goizeko 06:30etan
IRTEERA TOKIA: Auzoeta kiroldegia
IRAUPENA: 9-12 ordu ingurukoa
DISTANTZIA: 48 kilometro
DESNIBELA GORANTZA: 2.234 metro
IBILALDI MOTZA
EGUNA: 2017ko maiatzaren 7a, igandea
IRTEERA ORDUA: Goizeko 8:oo etan
IRTEERA TOKIA: Auzoeta kiroldegia
IRAUPENA: 4:30- 5 ordu ingurukoa
DISTANTZIA: 22 kilometro
Apirilaren 16a, igandea, Aberri Eguna. 1931tik egun hau, gure Herriaren eguna izan da eta beste herri askotan egiten den antzera, gure Naziotasuna berresteko eta aitortzeko ospatuko dugu. Herri bezala onartu nahi ez gaituztenei, gure euskal identitatea baieztatuz eta sendotuz erantzungo diegu.
Ospakizun eguna da, baina baita konpromisozkoa ere, euskal gizartearen etorkizuna bakean, justizian eta askatasunean eraiki nahi dugulako.
Egun honetan, Ataundarrok eta Euskal Herritar guztiok, geure nortasunaren adierazpen askea egin dezagun, “geurea ikurrina” aireratuz, Euskaraz biziz eta erabakitzeko eskubidearen aldeko herri borondatea alaiki aldarrikatuz.
Asteburu honetan helduen filma bakarrik izango dugu, hau, "Alguien voló sobre el nido del cuco", Torto Ataungo Gazte Asanbladaren proposamena izanik.
A ze festa! Jada Ataungo herri-bidean hasi zaizkigu txorian dantzan. Udaberriaren epeltasunaren iragarle onak dira animaliok eta haien txorrotxioak gozemena dira gure belarrientzako. Baina, ezagutzen al ditugu euren kantuak? Kantu bat entzunda, ba ote dakigu zein txori den? Nahi al duzue teknika honen hastapenean trebatu?
Bada, datorren larunbatean, apirilak 8, aukera paregabea duzue Ataungo Barandiaran Museoan, Mikel Olano adituaren eskutik kantuak identifikatzen ikasteko. Plaza mugatuak izango dira, beraz eman ezazue izena berandu baino lehen!
Heltzear dugu 20. KORRIKA eta , ataundar, zatoz euskararen aldeko lasterketa erraldoi honetara. Horretarako, "HELDU DA, KORRIKA!" eguna ospatuko dugu eta bai udaletik eta bai Ataungo korrika batzordetik, parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu.
Martxoaren 30an hasiko da 20. KORRIKA Otxandion eta apirilaren 9an amaituko da Iruñean. Hamar egunez zeharkatuko du Euskal Herria eta 2.500kmtik gora egingo ditu euskararen lasterketak. Apirilaren 7tik 8ra -ostiraletik larunbatera- pasako da Goierritik KORRIKA.
Hori dela-eta, herrian, girotzeko eta lasterketan parte hartzeko egitarau oparoa antolatu dugu.
KORRIKA TRENA
Martxoaren 30etik apirilaren 9ra
Eskolako patioan ERAKUSKETA izango da. Bertan, 20 edizio hauetako logo, lelo eta haurren irudiak izango ditugu ikusgai.
HELDU DA, KORRIKA!!!
Apirilak 7, ostirala
KORRIKA TXIKIA (14:30-16:00)
14:30ean udaletxetik abiatuko da KORRIKA TXIKIA eta eskolara arteko bidea egingo dute herriko haurrek. Ondoren, "Zirkorrika" dantza-koreografia izango dugu haurren eskutik eta jarraian, Guraso elkarteak, txokolatea banatuko du eskolara bertaratzen diren guztien artean.
Asteburu honetan, haurren filma "Ozzy" izango da, ikusle guztiei zuzendurik dagoen animazioa, euskaraz proiektatuko delarik. Helduen filma, berriz, "Un monstruo viene a verme", 12 urtetik gorako ikusleei zuzenduriko fantasia dramatikoa.
Deialdi honen helburua Ataungo Udal honetako Kirol-jardueren Teknikari lanpostua lehiaketa-oposizio librearen bitartez jabetasunez betetzea da. Plaza hori A2 (Lehengo B Taldea, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legearen hirugarren xedapen iragankorraren arabera) sailkapen-taldean sartuta dago, eta Administrazio Bereziko Eskalan, Azpieskala Teknikoan eta Erdi Mailako Teknikoen Taldean kokatuta dago. Euskarazko 3. hizkuntza eskakizuna derrigorrezkoa (derrigortasun data 2016koa dekarik).
GAO - Informazio gehiago (PDF)
Kirol-Jardueren lanpostua lehiaketa oposaketan parte hartu ahal izateko eskaintzak aurkezteko epea 2017ko apirilaren 4a, asteartea, bitarte izango da.
Akats zuzenketa (2017ko martxoak 14, asteartea)