Ataungo Udalaren INFORMAZIO ZUZENA Whatsappez bidez jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:
1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN 616 758 758 telefono-zenbakia.
2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT” 616 758 758 Telefonora.
Asteburu honetan haurren filma "Zipi eta Zape eta kapitainaren irla izango da", hau, ikusle guztiei zuzendurik dagoen abentura filma izanik. Helduena "The program" filma izango da, Lance Armstrong txirrindulariaren inguruko drama biografikoa, 7 urtetik gorako ikusleei zuzendurik dagoena.
Aurrez jakinarazi genuen bezala otsaileko programazioa aurkeztu genuenean, aldaketa batzuk izango zirela esan genuen.
-Otsailaren 24,26,27 asteburuan ez da zine emanaldirik izango Inauteriak direlako.
-Otsailaren 23 eta 24an Joxemiel Barandiaran Herri Ikastetxekoek Inauterietako jaialdia izango dute.
-Otsailaren 27an 19:00etan, Murkondo Kultur Elkarteak eta Goierriko Baratzak antolaturik Josep Pamiesen "Elikadura, osasuna eta senda-belarrak" hitzaldia izango dugu. Antolatzaileek jakinarazi digutenez, jada sarrerak agortuta daude.
Asteburu honetan haurren filma "Norman del norte" izango da, kartelak gaizki jartzen badu ere, film hau euskaraz eskainiko da eta ikusle guztieri zuzendurik dago. Helduena "Tarde para la ira" thrillerra izango da, aurreko asteburuan banatu ziren Goya sarietan, besteak-beste, film onenaren saria jaso zuena. Hau 16 urtetik gorako ikusleentzat izanik.
Asteartean jakinarazi bagenuen ere otsaileko zine programazio osoa, jakinarazi nahi genizuen otsailaren azkeneko astean 24-26-27 ez dela zine emanaldirik izango Inauteriak direlako. Hala ere, hurrengo egunetan emango diren ekintzen aldaketen berri jakinaraziko zaizue.
Barkatu eragozpenak.
Jarraian aurkezten den dokumentu honetan galdera horien erantzun batzuk jaso dira zenbait gazteen ahotik. Laburpen txosten hau «Gazteak ikerlari, gazteekin egindako ikerketa partehartzailea» izeneko ikerketa lanaren emaitza da.
Aurrera begira, Gazteria Sailak Euskara eta Kultura Sailekin Lan Taldea sortzea du helburu.
Gipuzkoako Udalerrietako Teknikariak GFArekin batera landutako txostena da.
Xehetasunak
Egilea | Euskararen Aholku Batzordea, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza |
---|---|
Argitaratzailea | Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia |
Argitaratze-urtea | 2016 |
Lehenengo edizioa: Bilbon, 2017ko martxoaren 7an eta 14an, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11 - behea, Euskeraz. FORMULARIOA otsailaren 7tik 21era
Bigarren edizioa: Bilbon, 2017ko martxoaren 8an eta 15ean, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11 - behea. Gaztelaniaz. FORMULARIOA otsailaren 7tik 21era
Hirugarren edizioa: Donostian, 2017ko martxoaren 21ean eta 28an. CRAJ. Anoeta, 28. Euskeraz. FORMULARIOA otsailaren 7tik 21era
2017·02·01
Haurrek hezkuntzari, babesari, osasun eta ongizateari, parte-hartzeari, aukera-berdintasunari edo errefuxiatuei buruz dituzten iritziak aurkeztu dituzte, pasa den azaroan Estatuko Haurren eta Nerabeen Partaidetzari buruzko IV. Topakean adostu ondoren. Parlamentariei eskatu diete, besteak beste, Haurren Partaidetzako Kontseilu Nazionala sortzeko, Haurren Eskubideen Batzordearen eta haurren arteko elkarrizketak ahalbidetzeko.
http://plataformadeinfancia.org/los-ninos-y-ninas-piden-un-consejo-nacional-de-participacion-infantil-en-el-congreso-de-los-diputados/
2017·01·25
Arartekoak zenbait ebazpen bidali dizkie udal batzuei. Ebazpen horietan, beren betebeharrak gogorarazi dizkie, beren udalerrietan neska-mutil adingabeei alkoholik ematen ez zaiela kontrolatzeari dagokionez.
Arartekoaren hitzetan, esku-hartze publikoaren oinarrian daude, beste behin ere, haurren eta nerabeen eskubideak. Zehazki, osasunaz gozatzeko duten eskubidea, eta beraien garapen integralerako balizko kalteetatik babestuak izateko eskubidea. Horiekin bat eginez, alkoholari eta adingabeei buruzko politika publikoek bateratu egin behar dituzte heziketa-lana eta inguru babeslea lortuko duten neurriak, eta halako neurria izango litzateke adingabeei alkoholik sal ez diezaieten kontrolatzea.
SAN GREGORIOKO ERROTATXON EGINDAKO LANEN INAUGURAZIOA.
Herritar batzuen laguntzari esker, txukundu bat eman zaio ERROTATXORI eta txukunketa hau aitzaki hartuta,
Otsailaren 5ean, goizeko 11:30etan ERROTAN elkartu eta inauguratu egingo dugu.
Bertan, Errotaren inguruko argibideak emango dira eta ondoren, bildu garenon artean, Hamaiketako goxoa egingo dugu.
Ataunen, badugu altxor bat gutxi ezagutzen duguna, Errotatxoko ERROTA. XVII. Mendekoa da eta berari itsatsita dagoen Zerrategia, 1900 urtean Martin Garaialdek eraikia da, auzoko beharrei erantzuteko.
Dena uraren bidez erabiltzen da, bai errota eta baita zerrategia ere. Zerrategia, zerra bertikala, lijadorea, eta tornu txiki batez osatua dago.
Beste urte askoan iraun dezan, berrikuntza txiki batzuk egin dira: turtukietako jetxierako eskailerak bere barandarekin jarri dira eta erreka aldeko zerrategiko paretako harri junta hartu eta seguratuta jarri da.
Txukunketa lan hauek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Ataungo Udalaren laguntzarekin egin dira eta lanak burutzeko herritarren laguntza izan da.
Beraz, goiz pasa eder bat egiteko aitzakia polita daukagu. Horra gonbitea!
Aste honetan haurren filma "Space dogs: aventura en el espacio" izango da, ikusle guztiei zuzendurik dagoen animazio-abentura. Helduen filma "El hombre de las mil caras" izango dugu, 7 urtetik aurrerako ikusleei zuzendurik dagoen thrillerra.