Ataungo Udalaren INFORMAZIO ZUZENA Whatsappez bidez jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:
1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN 616 758 758 telefono-zenbakia.
2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT” 616 758 758 Telefonora.
“Nire ehun eguneko Erronka” taldeak, Ataunen lantzeko proposamena egin digu. Proposamenaren argibidea, atxikita daukazue.
Bertan azaltzen diren helburuak, Ataunen lantzeko, interesgarriak iruditu zaizkigu eta beraz, guzti honen inguruko helburu, argibide eta xehetasun guztiak jasotzeko,
Urtarrilaren 19an, iluntzeko 7etan, Udaletxeko Pleno aretoan, informazioa jasotzeko egingo dugun bilerara gonbidatzen zaituztegu.
Erronka hauek aurrera eramaten ari den taldea, nahi dugun informazio guztia jasotzeko, bertan izango dugu.
Honenbestez, Urtarrilaren 19an elkar ikusi arte agurtzen gara,
Asteburu honetan emango diegu hasiera urte berri honetako zine emanaldiei.
Aurten, abenduaren 24an egingo den Olentzero eta Mari Domingiren ongi etorria Aia auzoan izango da arratsaldeko 18:15 aldera. Hori dela eta, bertan aparkalekuak ahalik eta hobekien aprobetxatu eta autoekin inongo eragozpenik sor ez dadin, bertara joateko Urkillaga aldetik joatea gomendatzen da.
Gihartze eta Boulder geletako giltzak abenduaren 31n baliogabetuta geratuko direnez, urtarriletik aurrera zerbitzuak erabiltzen jarraitu nahi duenak, ordainketa egin eta agiria udaleko bulegora ekartzea besterik ez du izango bertan giltza aktibatu ahal izateko.
Gihartze eta Boulder gelak erabiltzeko prezioak honako hauek dira:
Gihartze gela: Hilabetea 5 €
Urtea 50 €
Boulder gela: Urtea 10 €
Txartel familiarra: Urtea 80 € ( Boulder gela barne )
Oharra: Familia txartelaren onuradun izateko, etxe berdinean erroldatuta egotea derrigorrezkoa izango da.
Giltza bakoitza: 10 €
Ordainketa egiteko kontu zenbakia honako hau da, Kutxabank: 2095 5026 87 1060153888.
Oharra: Beste erabiltzaileei (jolas gela) ere urte bukaeran amaituko zaie giltzaren erabilpena, beraz, beharrezkoa izango da udaletik pasatzea 2017urterako sarbidea izan dezaten.
Bullying-aren kontrako hitzaldi praktikoa antolatu dugu urtarrilaren 19an. 17:00etatik 19:00etara izango da eskolako liburutegian.
Hizlaria: Eli Moreno (UEU) psikologoa, bitartekari familiarra eta sexologoa.
Edukiak: bullyinga/cyberbullyinga identifikatzen ikastea, familiek bullyinga prebenitzeko aukerak ikustea, familien arteko harremanek prebentzioan duten garrantziaz ohartaraztea, bullying egoeretan eskuhartze-baliabidean ezagutzea.Zuen interesekoa izango delakoan, ondo izan!
Abenduaren 18an, "Francoren bilobari gutuna" antzezlana izango dugu Herri Antzokian iluntzeko 19:00etan. Sarrerak salgai daude Sutegi, Troskaeta eta Errotaundin 8€tan.
Abenduaren 30ean, Memoria Historikoaren jardunaldiak aurtengoz bukatutzat emateko Gerraren ondorioak jasan zituztenei omenaldia izango dugu Aiako Memoria Historikoaren oroitarrian. Aurreko kartelek 18:00etan izango zela adieraztenb bazuten ere, eguerdiko 12:00etan izango da.
Abenduaren 18an, igandez, “Jentilak eta Olentzero” ibilaldi magikoa ospatuko dugu Aralarko Parketxean, Jentilbaratza Kultur Elkartearekin lankidetzan. Ibilaldiak inguruotako mundu mitologikoa hedatzea helburu izango du.
Izen-ematea zabalik egongo da gaurtik aurrera, eta antolakuntzatik erreserba berandu baino lehen egitea gomendatzen dizuegu, plazak mugatuak izango direnez, hauek azkar beteko direla aurreikusten baitugu.
Astebuu honetan "Alícia a través del espejo" filma izango dugu haurrentzat. Helduentzat berriz, "El gran Lebowski", azken hau Ataungo Gazte Asanbladak proposaturikoa izanik.
Asteburu honetan emango diegu amaiera aurtengoz, zine emanaldiei urtarrilerarte. Gogoratu, abenduaren 18an "Francoren Bilobari gutuna" izango dugula iluntzeko 19:00etan.