Ataungo Udalaren INFORMAZIO ZUZENA Whatsappez bidez jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:
1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN 616 758 758 telefono-zenbakia.
2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT” 616 758 758 Telefonora.
Hemen duzue martxoko programazioa, jakin aldaketaren bat egonez gero, aurrez jakinaraziko dela.
Asteburu honetan haurren filma "Ice Age 5: el gran cataclismo" izango da, ikusle guztiei zuzendurik dagoen animazioa. Helduen filma "Neruda" Pablo Neruda poetaren bizipenak kontatzen dituen drama biografikoa, hau, 12 urtetik gorako ikusleei zuzendua izanik.
Juan Arin Dorronsoro ataundar ikerleak aurrez Lazkaoko Jauregian ikusi zuenaren aipamena egin zuen1928ko argitalpen batean. Gure ustez, 1926an ikusiko zuen Lazkaon.
Plano hau Lazkaoko Duque del Infantadoren palazioan egon da hezetasunak eta pipiak nahiko jota. Piskanaka berezko kolorea galtzen zihoan neurrian, bertako irudi eta idatziak ere ezkutatzen ari ziren. Balio handiko dokumentua izanik, berreskuratzeari ekin zitzaion, bertan garai hartako Ataungo eraikuntzaz gain, hainbat lekuizen ere agertzen baitira.
Horregatik, 2015ean hasitako ekimenari amaiera emateko garaia iritsi da, zaharberritze-lanak eta diru-laguntza eskabideak luze jo duten arren.Horretarako, kokalekurik egokiena herri-etxea denez, bertako horma batean ezarriko da datorren ostegunean, hilak 23, iluntzeko 7:00etan.
Asteburu honetan, otsailak 24,26,27an ez da zine emanaldirik izango Inauteriak direlako. Ostegun eta ostiralean Joxemiel Barandiaran Herri Ikastetxeko haurrek hartuko dute Herri Antzokia koloretsu.
Gogoratu, astelehenean, hilak 27, iluntzeko 19:00etan Murkondo Kultur Elkartea eta Goierriko Baratzaren eskutik Josep Pamiesen "elikadura, osasuna eta senda-belarrak" hitzaldia izango dugula Herri Antzokian. Antolatzaileek jakinarazi ziguten bezala, sarrerak agortuta daude.
20.KORRIKA hemen dugu eta KORRIKAri laguntza eman nahian herrian batzordea sortu da. Norbaitek ekarpenen bat edo batzordean parte hartu nahiko balu , hementxe dituzue zehazturik izendatu diren bilera egunak:
BILERA EGUNAK
NOIZ/NON |
OTSAILAK 21, 17:30ean,San Gregorioko elkargunean. |
NOIZ/NON | MARTXOAK 7, 17:30ean, udaletxean. |
NOIZ/NON | MARTXOAK 21, 17:30ean, San Gregorioko elkargunean. |
NOLA LAGUNDU DEZAKET/DEZAKEGU?
➔ Herrian antolatuko diren kultur-ekitaldietan parte hartuaz.
➔ Korrika laguntzaile izanaz ( norbanakoak 12€ ordainduaz ekarpena egin)
➔ Lantegi zein zerbitzuek Korrika lagun eginaz.
➔ Lekuko eramaile izateko Kilometro ekarpena eginaz.
➔ Arropa erosiaz.
➔ KORRIKA TXIKIAn parte hartuaz
➔ KORRIKAn parte hartuaz.
NOIZ PASAKO DA 20. KORRIKA?
Goierrin apirilaren 8an sartuko zaigu:ostiraletik larunbaterako gauean.
ARROPA SALMENTA NOIZ: otsailaren 24an, 17:30-19:30 NON: Udaletxeko arkupean |
Zatoz eta parte hartu!!!
Ataungo KORRIKA batzordea