Ataungo Udalaren INFORMAZIO ZUZENA Whatsappez bidez jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:
1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN 616 758 758 telefono-zenbakia.
2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT” 616 758 758 Telefonora.
Eraikinen ikuskapen teknikoaren helburuak hurrengo hauek dira:
Ikuskapenean begiz hautemandako eta kanpo- zein barne-arrazoien, ohitura txarren, hutsegiteen edo ez mantentzearen ondorioz gertatutako kalteak eta akatsak identifikatzea.
Ikusitako patologien eragile izan daitezkeenen eta eraikinen kontserbazio-egoeraren aurretiko diagnosia egitea.
Hautemandako kalteak eta haien arteko erlazioa sailkatzea larritasunaren arabera.
Kaltearen zenbaterainokoa ebaluatzea, esku hartzeko beharraz erabakitzea, eta esku-hartze mota egokia gomendatzea.
Eraikinaren inguratzailearen elementuen ezaugarriak adieraztea, geroago eraikinaren eragin¬kortasun energetikoa ebaluatzeko.
Eraikinaren irisgarritasun-baldintza teknikoak zehaztea, sarbideetan eta barne komunika¬zioetan, ataritik etxebizitzetako sarreretaraino.
Eusko Jaurlaritzak, Etxebide-ren bitartez, (http://www.etxebide.euskadi.eus/x39-contgen/es/contenidos/informacion/etxecont_ite_general/es_def/index.shtml) Euskal Erkidegoko bizilagun guztien eskura jartzen ditu eraikinen birgaitzea eta Eraikinen Ikuskapen Teknikoa egiteko laguntzak.
Zure jabetzako eraikina 1967ko ekainaren 27a baino lehenago eraiki baldin bazen, jakitera ematen zaizu derrigorrezkoa dela ikuskapen txostena egitea, beharrezkoa izanik horren kopia bat 2018ko ekainaren 27a baino lehenago udaletxean entregatzea.
Jakitera ematen zaizu, baita ere, Ikuskapena egiteko arkitekto eta aparejadoreen zerrenda bat dagoela, eta helbide hauetan jarri zaitezkeela beraiekin kontaktuan:
EUSKAL HERRIKO ARKITEKTOEN ELKARGO OFIZIALA
http://www.coavnss.org/ite/directorio
Paseo de Francia, 11, 20012 Donostia – San Sebastián
Tel: 943 320 194
GIPUZKOAKO APAREJADORE ETA ARKITEKTO TEKNIKOEN EKARGO OFIZIALA
http://www.coaatg.org/listado-tecnicos-ite
Paseo Arbol de Gernika nº 21 accesorio. 20.006 Donostia - San Sebastián
Tel: 943 47 16 16 / Fax: 943 45 57 76
Informazio gehiago:
http://www.coavnss.org/ite/actualidad/0
http://www.coavnss.org/ite/subvenciones
http://www.coaatg.org/area-ciudadana
Ataunen, 2017ko maiatzaren 26an
BOOKTUBEBOOM LEHIAKETA!!!
Kedada hau Booktuberboom izeneko egitasmoaren barruan kokatzen da. Galtzagorri Elkarteak EJko Liburutegi Zerbitzuarekin batera antolatu du egitasmo hau gazteak irakurketara erakartzeko. Horretarako, liburuak eta youtube lotu nahi izan ditugu: gazteek liburu bat leitu eta horren inguruan hitz egiten bideo bat grabatzea nahi dugu eta hori youtubera igotzea. Ondoren, lehiaketa bate gongo da. Baina, gazteak horretara animatzeko, kedadak ari gara antolatzen liburutegi ezberdinetan.
Ekimen aktibo eta praktikoa da, gazteek sakeleko telefonoa eraman behar dute eta gure asmoa da ondo pasatzea liburuen inguruko bideoak grabatzen.
Booktuber fenómeno hori mundu mailan kristoren arrakasta izaten ari da, baina euskaraz ez dugu booktuberrik oraindik eta oso garrantzitsua dela uste dugu: gazteek eurek gomendatzen dizkietelako liburuak beste gazteei eta hori interneten bidez egiten dute.
Informazio gehiago duzu hemen: https://booktuberboom.wordpress.com/
https://booktuberboom.wordpress.com/lehiaketa/oinarriak/
https://booktuberboom.wordpress.com/lehiaketa/sariak/
https://booktuberboom.wordpress.com/lehiaketa/spot-a/
Aurten Udalak 2014.urtean(2-3 urte)otako haurrentzat ZAINTZA ZERBITZUA proposatzen dizue iaz bezala.
ZERBITZUA HORRELA GERATZEN DA (7 HAUR APUNTATU BEHAR DIRA GUTXIENEZ ZERBITZUA AURRERA ATERATZEKO)
INFORMAZIOA:
Norentzat: 2014 urtean jaiotakoentzat.
Egunak:Ekainaren 26tik-uztailaren 21a arte.
1.Txanda: Ekainaren 26tik-uztailaren 7ra arte.
Txanda osoa: Ekainaren 26tik-uztailaren 21a arte.
Ordutegia:
Goiz zerbitzua: 8:00-10:00
1.txanda: 45€ txanda osoa: 55€
Zerbitzua: 10:00 -13:00
1.txanda: 75€ txanda osoa: 100€
Zerbitzu osoa 8:00-13:00
1.txanda: 120€ txanda osoa: 155€
*Ongizate zerbitzuko familiek ordainketa salbuetsia dute.
IZEN EMATE ORRIAK J.M. BARANDIARAN HERRI ESKOLAN BANATU DIRA.
EPEA:MAIATZAren 10tik-19ra
EZ DAGO AUTOBUS ZERBITZURIK EGONGO.
Kontu korronte zenbakia: ES59 2095 5026 87 1060153888
(kontzeptua: HAUR ZAINTZA2017 + HAURRAREN IZENA)
*Izena ematerakoan fitxa beteta egon behar da eta ordainagiria entregatu behar dute.BIAK BATERA EPEAREN BARNE.
Hau ez bada betetzen epe barruan kanpo geratuko da.
FITXA HAU HERRI ESKOLAN ENTREGATU,MESEDEZ.
*Ataungo Udalak konpromisoa hartu du,ezar daitekeen legeriari jarraituz,fitxategi honen barne hartutako datuak isilpean gordetzeko.Era berean,erabiltzaileak eskubidea izango du nahi duenean datuak atzitzeko,aldatzeko eta baliogabetzeko,beti ere 15/1999 Lege Organikoan, abenduaren 13koa eta Izaera Pertsonaleko Datuen Babesa buruzkoa,eta kasu bakoitzean ezar daitekeen gainerako araudian xedatutakoarekin bat eginez.Honakoa kasu horietan erabili beharreko helbidea:Ataungo Udala-Udaletxea-20211 ATAUN
HAUR UDALEKUAK 2017 IZEN EMATEA HH3-LH6
Ataungo Udala Parte-hartze Sustapeneko Zerbitzua
Norentzat:2005-2013 urte bitartean jaiotakoentzat.
Egunak:EKAINAREN 26tik-UZTAILAREN 21a arte.
2. Txanda Osoa: Ekainaren 26tik- uztailaren 21a arte.
Ordutegia:
Goizeko zerbitzua: 8:00 -10:10 Udalekuak: 10:15 -13:15
Elkargunea: J.M.BARANDIARAN HERRI ESKOLA
Kuotak:
- Goizeko Zerbitzua: Txanda bakarra: 45€ ; Txanda osoa: 55€
- Udalekuak: Txanda bakarra: 55€ ;Txanda osoa: 70€
- Udalekuetan bi senide edo gehiago apuntatzen dituenak:
Goizeko zerbitzua: Txanda bakarra: 40€ ; Txanda osoa: 50€
Udalekuak: Txanda bakarra: 50€ ; Txanda osoa: 65€
- Familiako bi kideak langabezian egotekotan(ziurtagiria behar da):
- Goizeko zerbitzua: Txanda bakarra: 22,5€ ; Txanda osoa: 27,5€
- Udalekuak: Txanda bakarra: 27,5€ ; Txanda osoa: 35€
*Ongizate zerbitzuko familiek ordainketa salbuetsia dute.
Izen emate fitxa
HAURRAREN IZEN-ABIZENAK: …………………………………
HAURRAREN JAIOTZE DATA: ……………………………………
BIZILEKUA – AUZOA ………………………………………………
GURASOEN IZENA:………………………….KONTAKTUA:…………….
- GOIZEKO ZERBITZUA NAHI IZANEZ GERO (x bidez markatu zureaukera)
8:00-10:10 1.Txanda bakarra 2. Osoa
-UDALEKUAK: (x bidez markatu zure aukera)
10:15-13:15 1.Txanda bakarra 2.Osoa
-AUTOBUS ZERBITZUA BEHAR DU: BAI EZ
*OHARRA:(haurrak arazoren bat badu,alergia,elikagaien bat ezin badu hartu….) ….…………………………………………………………………………….…………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………..
EPEA: MAIATZAREN 10tik-19ra arteizango da.
Entregatzeko Udaletxeko Bulegoan entregatu daitezke eta baita suspertzailearenemailera bidali ere ( E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. )
*Izena ematerakoan FITXA beteta egon behar da eta ordainagiria entregatu behar da.BIAK BATERA EPEAREN BARNE. Hau ez bada betetzen epe barruan kanpo geratuko da.
Kontu korronte zenbakia: ES59 2095 5026 87 1060153888
(kontzeptua:UDALEKUAK2017 + HAURRAREN IZENA)
*Ataungo Udalak konpromisoa hartu du,ezar daitekeen legeriari jarraituz,fitxategi honen barne hartutako datuak isilpean gordetzeko.Era berean,erabiltzaileak eskubidea izango du nahi duenean datuak atzitzeko,aldatzeko eta baliogabetzeko,beti ere 15/1999 Lege Organikoan, abenduaren 13koa eta Izaera Pertsonaleko Datuen Babesa buruzkoa,eta kasu bakoitzean ezar daitekeen gainerako araudian xedatutakoarekin bat eginez.Honakoa kasu horietan erabili beharreko helbidea:Ataungo Udala-Udaletxea-20211 ATAUN
Aste honetan haurren filma "Cigüeñas" izango da, ikusle guztiei zuzendurik dagoen animazioa. Helduen filma "Que Dios nos perdone", 18 urtetik gorako ikusleei zuzenduriko thrillerra.
Aralarzale hori, badugu uko egin ezin diozun plan bat zuretzako. Ezagutzen al dituzu Aralarko mendigune zabal hauetan bizi diren anfibio eta narrastiak? Zenbat espezie daude hemen? Arriskutsuak al dira? Zein egoeratan aurkitzen dira?
Zatoz, entzun, ikusi, ikasi eta zaindu maite duzun hori. Maiatzaren 14an, igandearekin, Aralarko narrasti eta anfibioak ezagutzeko hitzordu bat dugu goizeko 10:00etan Ataungo Lizarrustiko Parketxetik abiatuta. Ander Izagirre adituak gidatuko du ibilaldia eta aurre-erreserba egitea ezinbestekoa izango da (943180335 edota E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. ), plaza mugatuak izango dira eta.