Ataungo Udalaren INFORMAZIO ZUZENA Whatsappez bidez jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:
1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN 616 758 758 telefono-zenbakia.
2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT” 616 758 758 Telefonora.
2018KO UDAL AURREKONTUAK PRESTATZEKO
AUZO BATZARRAK
Aurten ere, urtero bezala, 2018ko aurrekontuak prestatzen hasia da Udala. Aurreko urtekoak begiratu, aztertu eta beti ere, datozenak hobetzeko asmoa izanik.
Datozen egunetan, Herritarrokin hitz egin nahi dugu, zuen iritzia eta ustea jaso nahi dugu. Beraz, datorren urteko aurrekontuei begira ahalik eta ekarpen gehien jasotzeko asmoarekin, azaroaren 21-22 eta 23an AUZO BATZARRAK egingo ditugu.
Azaroaren 21ean, asteartean: AIAN, HAITZARRI ELKARTEAN, iluntzeko 19:00etan
Azaroaren 22an, asteazkenean: SAN GREGORION. Elkargunean, iluntzeko 19:00etan
Azaroaren 23an, ostegunean: SAN MARTINEN . Udaletxeko pleno aretoan, iluntzeko 19:00etan
Animatu eta parte hartu. Zuen ekarpenak ongi etorriak izango dira eta!!
ORGANO KONTZERTUA
Azaroaren 19an, eguerdiko 12:00etan, Musika Barrokoaren Egunak zikloaren barruan, Maria Nacy Organojolearen eskutik organo kontzertua izango dugu San Martingo elizan.
ATAUNGO HAMAHIRUGARREN ARGAZKI RALLYKO SARI BANAKETA
Urriaren 8an burutu zen hamahirugarren Argazki Rallyko lehiaketako argazkien proiekzioa eta sari banaketa azaroaren 18an, larunbatean, izango da eguerdiko 12:00etan.
Urtez urte arrakasta izaten ari den ekimena da hau eta aurten ere 47 partaide izan dira eta herritarrak ere geroz eta gehiago izan dira aurten.
Zorionak!
ZINEMA DENBORALDI BERRIA
Asteburu honetan ekingo zaio zinemaren denboraldi berriari. Hilean behin, azken astean, Biboletak Ataungo Emakume Taldeak proposaturiko filmak eskainiko ditugu, eta E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidea edozein herritarren proposamenak jasotzeko prest dago.
Azken urteetan bezala, ordutegiak ondorengoak dira:
Helduen filma:
Ostiraletan, 22:00etan
Igandetan, 19:30ean
Astelehenetan, 21:00etan
Haurren filma:
Igandetan, 16:30ean.
HERRIAN BURUTZEN DIREN EKIMENAK DEITZEKO KARTELEN BILKETA
Ataungo Udalak, Atauniker eta Murkondo elkarteekin elkar lanean, herrian burutzen diren ekimenak deitzeko prestatzen diren kartelak biltzeko eskaera egiten du.
Edozer motatako kartelak jasoko dira, beti ere, herrian buruturiko edo Ataun herria aipatzen dutenak izan behar dutelarik. Bildutako kartelekin urtean behin erakusketa bat osatuko dute aipaturiko bi elkarteek eta gero denak Udal artxiboan gordeko dira.
Kartelak paperean dituzuenean, Udal Liburutegian edo Udaleko bulegoetan utzi behar dira, digitalean dituzuenak berriz, ondoko bi helbide hauetara bidali;
Atauniker: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Murkondo: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Behin kartelak jasota, elkarrekin prestatutako fitxategi bat beteko dute eta esan bezala urtean behin erakusketa bat antolatu.
Gure herriko historia gordetzeak duen garrantziaz jabetu eta gorde dezagun.
Aurrez eskerrik asko herritarroi Atauniker, Murkondo eta Udalaren izenean.
ERROLDA eta BIZIKIDETZA ZIURTAGIRIAK
Aurrerantzean, Udaleko bulegoan errolda edo bizikidetza ziurtagiriren bat jaso ahal izateko derrigorrezkoa izango da norbera bertaratzea. Ezin den kasuetan baimena aurkeztu beharko da interesdunaren sinadurarekin. Eta bizikidetza ziurtagirirako berriz, etxe horretan erroldatuta dauden 18 urtetik goragoko guztien baimena aurkeztu beharra dago denen sinadurarekin.
ATAUNGO EMAKUME ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO LEHENENGO PLANA
EGITEKO PROZESUA
2012. urtean egin zen Ataunen Lehengo Berdintasun Diagnostikoa.
Orduan Udal barruan eta herrian berdintasuna bultzatzeko zeuden erronka nagusiak identifikatu ziren. Aurten, Udalak, Emakunderen diru-laguntza bat jaso du Berdintasun Plana egiteko, eta plan horrek jasoko dituen ekintzak (lehentasunak) zehazteko prozesu bat egin nahi da herri mailan. Ataungo Udaleko ordezkaritza politikoa, langileak eta herri eragileak inplikatu nahi dira partaidetzazko prozesu horretan.
Herri eragile eta herritarrekin lan-saio ireki bat egingo da guztien ekarpenak jaso ahal izateko:
DATA: Azaroak 16, osteguna
ORDUA: 18:30etan
TOKIA: Ataungo Udaleko Pleno Aretoan
SAN MARTINGO JAIAK
Azaroaren 9tik 12 iluntzera arte, hau da, ostegunetik igande iluntzera arte, San Martingo herriguneko bidea moztu egingo da, beraz, ibilgailuek atzeko bidetik ibili beharko dute eta autobusak ere Altzanipe aurrean geldituko dira.
Hurrengo egunetan etxeetan banatuko den San Martin Festetako egitaraua. Parte hartu eta ondo pasa guztiok!
Aurtengo Antzeztaun saioei amaiera emateko asteburu honetan izango ditugu azken bi ikuskizunak.
Ostiralean, gaueko 22:00etan, Anodino Teatrok "Erbeste" ikuskizuna eskainiko digu Artadi Kultur Elkartean.
Larunbatean, Ataungo Hiru Txilipurditan egitasmoaren eskutik "Ikuskizun ibiltaria" izango dugu San Martin auzoan zehar 17:30ean.
Badator Ataungo XII. Liburu eta Disko Azoka!!!
Aurtengoan abenduaren 15-16-17 asteburuan izango dugu gure txokoa San Martinen, Herri Antzokian, eta aurrerago zehaztuko dizuegu azokaren programazio osoa.
Bitartean, zergatik ez diogu ekiten #ataunipuinak saioei lehengo urtean bezala??
140 (#ataunipuinak jarri beharko denez, 127 guztira) karakterez osaturiko ipuinak sortzeko gonbitea egiten dizuegu Facebook eta Twitter (@ataun_libudisko) bidez edo hauek ez dituenak E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera bidalita eta parte hartzaile guztien artean, abenduaren 15ean, ostirala, azokan bertan egingo dugu zozketa, azokan bertan gastatzeko 20€ko opari txeke bat izango delarik.
Beraz, eman diezaiogun sorkuntzari hasiera!!
Jada hamabigarren urtez ospatuko dugu aurtengo honetan Liburu eta Disko Azoka Ataunen, aurten San Martinen, Herri Antzokian izango duelarik bere txokoa, eta abenduaren 15-16-17 asteburuan burutuko da. Ostiral arratsaldean hasi, larunbatean egun guztian eta igande eguerdiraino izango dugu zabalik
Urtero bezala, Ataungo Udalari esker erosleak %15eko deskontuaz erosketak egiteko aukera izango du.
Ipuin edo kontu fantastiko sorta ez ezik, mitologia errealitatea esplikatzen duten argibideen multzoa da. Bizimodua arautzeko balio ez duenean baizik ez da bilakatzen mitologia kontu edo ipuin fantastiko bilduma, baina, orduan ere, ematen duen informazioa aintzat hartzeko modukoa da. Izan ere, beste azalpenik ezean, gertakari naturalei aurre egiteko nahiz euren buruak lasaitzeko, mitoak herritarrei ingurunea ulertzen lagundu dien lanabesa izan dira mendeetan zehar.
Barandiaranek lan handia egin zuen mitologiaren transmisio soka eten ez zedin. Hain zuzen, ahozko tradizioa paperean bilduz altxorra utzi zion herriari eta hura gizarteratzen jarraitzeko ekimena jarri dugu abian Jentilbaratza Kultur Elkarteak eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak, I. MITOALDIA.