Ataungo Udalaren INFORMAZIO ZUZENA Whatsappez bidez jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:
1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN 616 758 758 telefono-zenbakia.
2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT” 616 758 758 Telefonora.
Hemen duzue otsailean Herri Antzokian proiektatuko diren filmak. Kartelak berak dioen bezala, aldaketarik balego, aurrez jakinaraziko genuke.
ATAUNGO UDALA
HERRIKO ELKARTEEI, KULTUR ETA KIROL EKIMENAK GAUZATZEKO DIRU LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA.
Deialdi honen xedea da Ataunen irabazi asmorik gabeko elkarteei urteko ekintzak finantzatzeko diru laguntzak emateko arauak onartzea.
Diru laguntza hauek jaso ahal izango dituzte kultur eta kirol ekintzak burutzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteek, egoitza eta jarduteko esparrua Ataunen dituztenak.
Erregistro publikoan inskribaturik egoteaz gainera, deialdi honen oinarri orokorren 4 artikuluan eskatutako baldintzak bete beharko dituzte onuradunek.
Deialdi honetatik kanpo geratuko dira:
Kulturaz arduratzen den Udaleko sailak izapidetuko ditu eskabideak.
Asteburu honetan haurren filma "Thomas y sus amigos: la gran carrera" izango da, ikusle guztiei zuzendurik dagoen animazioa. Helduena berriz, "Paulina" 16 urtetik gorako ikusleentzako egindako thrillerra. Hau, Biboletak, Ataungo Emakume taldearekin elkarlanean izanik.
Lagun euskaltzale hori, agur t’erdi:
Jakingo duzunez, aurten Korrikaz gozatzeko aukera izango dugu berriz ere.
2017ko martxoaren 30ean Otxandiotik abiatuko da 20.Korrika, apirilaren9an Iruñera heltzeko.
Eta hori posible izan dadin, ehunka pertsonak egiten dugu, aurretiaz, hainbeste lan.
Korrikan parte hartzeko moduak askotarikoak eta anitzak dira. Gaurko gutun honen bidez, gurekin bat egin dezazun eskatzera gatozkizu, horretarako ATAUN-(a)n, URTARRILAK 24-(e)an, 17.30-(e)tan, UDALETXEA-(n) egingo dugun Korrika batzordearen lehen deialdira etorrita.
Asteburu honetan haurren filma "Buscando a Dory" izango dugu eta helduena "Ithaca", biak ikusle guztiei zuzendurik dauden filmak izanik.
Instant1ean proiektua sortu dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria zuzendaritzak eta nerabeentzako zerbitzuetako hezitzaileek. Herritartasun digitalaren definizioa adostu, zerbitzuetan lantzen diren balore hezitzaileak aukeratu eta material desberdinak sortu dira: irudien erabilera egokia, 10 portaera egokiak sarean, ondo nola etiketatu, lan-fitxak…
http://www.gipuzkoangazte.eus/eu/gure-programak/instant1ean
Cyberbullying-aren aurkako jarrera indartzea du xede eta 11 urtetik gorakoei zuzendua dago.
Eskoletan ematen den cyberprogram proiektuaren barnean dago joko hau.
Bideo-joko hezitzailea da; bertan, arriskuei aurre egiteko egoerak landuko dituzte jokalariek. Sortzaileen hitzetan joko kooperatiboa, sortzailea eta ez sexista da.
Gipuzkoan ikasturte honetan haurren eta nerabeen arloan eman diren aurrerapausoak ezagutu nahi dituzu?
Txosten honetan 2016.urtean egindako ekintzen laburpena aurkituko duzu,nabarmenenak modu sinple eta arin batean.
Gaur eta aprobetxatuz urte berria hasia dugula, proiektuaren ondorioak ezagutzera eman nahi ditugu, bertan islatu ditugularik gazteon berdintasunarekiko 10 desirak, 2017 urteari eskatzen dizkiogunak.
Laneratzean dauden desberdintasunak, emakumeei historian izan duten paperagatik eginiko onarpen maila baxua, diskriminazio era desberdinak eta genero rolak, Indarkeria Matxista, denboraren banaketa desberdina emakume eta gizon gazteen artean… hainbat dira gazteon erronkak.
Nola ez, gazteon desirak eta proposamenak ere jaso dira, era baikorrean eraikitze aldera. Gazteok Berdintasuna zertarako behar dugun jakin nahi baduzu jarraian duzu PDFa
Ataungo Guraso Elkarteak antolatuta otsailaren 8an 17:00-18:30 matematika manipulatiboen tailerra eskolako liburutegian.