Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

Antzeztaun urriak 2, 3

HIRU TXILIPURDITANEN eskutik, GAZTE eta HELDUENTZAT ZIRKO TAILERRA ATAUNEN

2 hilabetez hastapen ikastaro berria!! 14 urtetik gorako  gazte eta helduentzat akrobazia eta aireko jolasetan aritzeko aukera. Irailaren 30etik abenduak 16a bitarte, 10 saio asteazkenero, Ataungo Herri Antzokian. 19:30etatik 21:00ak bitarte.  Irakasleak: Ipotx eta Iraitz Lizarraga. Ikastaroa 63€
"Zirkuaren artera hurbilduz, joko akrobatikoetan oinarrituz, ikasleak prestakuntza fisiko egokirako teknika ezberdinak landuko ditu. Adin eta gaitasun guztietara egokitzen den ibilbide indibidualeko disziplina da. Gorputzarekiko erlazio berriak garatzeko aukera ematen du: begiratzea, gihartzea, komunikatzea, elastikotasuna eta errealitatea ulertzeko modu berri eta posibleak garatzea du helburu"
Antolatzailea: Hiru Txilipurditan. 

Informazio gehiago:  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

HIRU TXILIPURDITANEN eskutik, HAURRENTZAT ZIRKO TAILERRA ATAUNEN

8 urtetik gorako haur eta gaztetxoentzat akrobazia eta aireko jolasetan aritzeko aukera. Irailaren 30etik aurrera asteazkenero, Ataungo Herri Antzokian. 18:15etatik 19:45 bitarte. Urtean 30 saio + bi ikuskizun. Irakasleak: Ipotx eta Iraitz Lizarraga. Ikasturtea 195€ Antolatzailea: Hiru Txilipurditan. 

Informazio gehiago:  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

MUTURBELTZ 2015 - BEASAIN-ALTSASU TRENEZ BIDAIA. BIZITZA TRENEAN

Duela 150 urte Madril eta Paris elkartuko zituen azpiegiturak amaitu zituzten. Bide osoan dauden lan ikusgarrienetakoak disfrutatzeko aukera izango dugu, besteak beste Ormaiztegiko zubi harriagarria edo Oazurzako tunel haundia. Bietan, patxadaz ikusi ahal izateko, 5na minutuko geldialdia egingo dugu.
Baina trena bizia da, egungoa, garaira egokitua. Eta, noski, treneko bizitza aldatzen joan da garai berrietara egokituz.
Irailaren 27an, igandean, goizeko 11:00tan egingo dugun bidaian egun ohikoak diren (batipat hirietan) hainbat bisitari izango ditugu gure artean. Zer ezusteko jasoko ditugu bidean? Ongi pasatuko dugulakoan gaude. Harrituta utziko zaitugu!
Eta guzti hau gutxi balitz, Altsasun hamaiketakoa.
Sarrera kopurua mugatua da. Salneurria, 5 €.

Informazio gehiago behar baduzu, deitu 618569762 telefonora (Jose Luis). Eta jakina, bidai honetara gonbidatuta zaude.

Lemniskataren izenean, agurri beroena

Jose Luis Etxezarreta

YOGA – PILATES eta HIPOPRESIBOAK – AEROBIK IKASTAROAK

Aurten ere Ataungo Udalak honako ikastaro hauek antolatu ditu.
Hona hemen ordutegiak:


YOGA :
Urriaren 5etik ekainaren 20arte.
Eguna : Astelehena.
Ordua : 18:30 – 20:00 (lehen saioa)
20:00 – 21:30 (bigarren saioa)
Tokia: Ikastaro gela.


PILATES eta HIPOPRESIBOAK :

Urriaren 1etik ekainaren 23arte.
Orduak tokiak eta lekuak:
Pilates eta hipopresiboak, ikastaro gelan, asteartea 09:30-11:00
Pilates eta hipopresiboak, ikastaro gelan, asteartea 17:45-19:15
Pilates eta hipopresiboak, San Gregorion, osteguna 09:30-11:00


AEROBIK :
Urriaren 5etik ekainaren 22arte.
Eguna eta lekua:
San Gregorioko Elkargunean.
Astelehena: 17:00 – 18:00
Asteazkena: 17:00 – 18:00
San Martinen.
Asteazkena: 19:00 – 20: 00
Ostirala: 19:00 – 20:00

Ikastaro hauek aurrera eraman ahal izateko, ikastaro bakoitzaren
gutxiengo kopurua 8 lagunekoa izan beharko da eta gehienez 14.
Izen-ematea: Ataungo Udala : 943180011. Irailaren 25a baino lehen.
Informazio gehiago: Pako Urrestarazu : 669 239 195

Burdin Harana (Legazpi) Txangoak

Mezu honen bidez, taldeentzat prestatu ditugun txangoen berri eman nahi dizuegu. Gipuzkoako bihotzean, Burdin haranean, Euskal Herriko historiaren zuzeneko lekuko izan diren olagizonen eta baserritarren bizitza ezagutzeko aukera izango dugu. Alde batetik, Arantza Segurola, Idiazabalgo gazta egiten hainbat sari jaso dituen baserritarrak, leku paregabean kokatuta dagoen Erreizabal baserriko ateak zabaltzen dizkigu. Bertan, artzantzaren munduan murgilduko gaitu eta Idiazabal gaztaren ekoizpen prozesuaren sekretuak azalduko dizkigu.

Bestetik, Tibur Agirrek, Brinkolako Igaralde baserriaren ateak zabalduko dizkigu eta bertako errota martxan jarriko digu. Tiburrek ogiaren txokoan, baserriko ogi goxoa prestatzen du igandero eta hain preziatua den ogi hau lortzeko pauso guztiak azalduko dizkigu.

Bukatzeko, ezin ahaztu Mirandaola burdinola, XVI.mendeko burdinola non gaur egun olagizonek hauspoak martxan jarri, labean burni pieza bat berotu eta mailuaren indarrez pieza hori forjatzen diguten. Ikuskizuna izugarria da, hauspoen indarra, labearen txinpartak eta mailuaren kolpeek, gure arbasoen lanean murgilduko gaituzte. Bisita amaitzeko Mirandaolako miraria ezagutuko dugu eta olagizonek presatutako pintxo goxoa dastatuko dugu.

 

Ondo izan:

 

Birjinia Etxeberria

Lenbur Fundazioa

943731895

 

Euskal Herriko Mendiko Gazta. Dastaketa Barandiaran Museoan

Antzeztaun 2015

Irailak 18, ostirala, Kuku Bazar taldeak "Eolo" antzezlana eskainiko digu Herri Antzokian gaueko 22.00ean.

Irailak 19, larunbata, Iñaki Carreteroren eskutik "Klasikoak? Bai noski" saioa izango dugu Udaletxeko ganbaran arratsaldeko 17.00ean.

 

Irailak 25, ostiralean, Carlos Perez Aradrosek "Cuentos algo folklóricos" emanaldiaz gozatzeko aukera izango dugu Artadi Kultur Elkartean gaueko 22.00ean.

Irailaren 26an, larunbata, Bapatean zirko taldean "Taberna" saioa eskainiko digu San Gregorioko plazan arratsaldeko 17.00ean.

 

Gehiago irakurri...

Herri Antzokiak zinemaldira eraman nahi zaitu!

Irailak 22an izango da eta aurtengoan ere bi film ikusteko aukera izango dugu.


Arratsaldeko 4etan Sail Ofizialean sailkatuta dagoen "Amama" filma ikusi ahal izango dugu Victoria Eugenian.
Iluntzeko 19.00ean, "Jajda/Thirst" filma izango dugu Kursaal 2 aretoan, hau Zuendari Berriak sailekoa izanik.

Autobusa eta bi filmen kostua 15€koa izango da eta izena emateko E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. era idatzi edota Ataungo Udalera deitu beharko da 943180011.

Oharra: irteera honetara 18 urtez azpikoek joan ahal izateko, arduradun batez lagunduak edo guraso/tutorearen idatzizko baimena beharko dute.

 

ABIATZEAR DA #MARKATUPUNTUEUS KANPAINA .EUS DOMEINUA ERROTZEKO

Euskal komunitate linguistikoa interneten ordezkatzen duen .EUS domeinua zabaltzeko kanpaina abiatuko du datorren asteartean PuntuEUS Fundazioak.

Kanpainaren helburua da .EUS gizartean errotzea sarean geroz eta gehiago ikus dadin. Dagoeneko 4.000 domeinutik gora daude erregistratuta baina PuntuEUS Fundazioak ahalegin bat egin nahi du oraindik .EUS domeinua eskuratu ez duten enpresak, establezimenduak, erakundeak edota kultur taldeak anima daitezen .EUSen aldeko apustua egitera.

.EUS domeinua erregistratzeko baldintza bakarra da web gunean edukien zati bat euskaraz izatea edota euskaraz izan ez arren, euskarari edo euskal kulturari buruzko edukiak izatea.

Kanpaina honek gizarteari galdetzen dio: Zer marka nahi duzu .EUS izatea? Erantzuna dutenek nahikoa dute markari, edozein euskarritan, argazkia atera eta sareratzearekin #markatupuntueus traola erabiliz. Kanpaina irailaren 15etik urriaren 15era luzatuko da.