Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

Pintura lehiaketa Legazpin

Pintura lehiaketa Legazpin

OINARRIAK

 

Legazpiko Udalak eta Arkatza Elkarteak kanpoan egin beharreko “Joxe Martin Etxeberria” XIII. Pintura Lehiaketarako deia zabaltzen dute, oinarri hauen arabera:

 

  1. Lehiaketa eguna: Lehiaketa 2014ko irailaren 19an, larunbatean, izango da.
  2. Parte hartzaileak: Lehiaketan nahi duen edonork har dezake parte.
  3. Gaiak: Lanak aire zabalean egin beharko dira eta gaia honakoa izango da: LEGAZPI.
  4. Teknika eta formatua: Teknika librea izango da eta formatuari dagokionez,  alderik handiena ezingo da metro bat luze baino handiagoa izan.
  5. Lanen zigiladura: Margotzeko erabiliko diren oihalei, paperei edo dena delakoei Legazpiko Udaletxeko atarian jarriko zaie zigilua, goizeko 9etatik 10etata. Euskarriak aurretik prestatuta egon daitezke, baina ez dute inolako seinalerik edo zirriborrorik izan beharko.
  6. Lanen aurkezpena: Lanak (sinatu gabe) norberak ekarritako kaballeteetan aurkeztu behar dira Udaletxe aurreko plazan 13:30-14:00 bitartean. Lanarekin batera egilearen datuak dituen gutun-azal itxi bat aurkeztu beharko da.
  7. Epaimahaia: Horretarako gai den epaimahai batek aukeratuko ditu lanik onenak. Erabakiak eta epai-mahikoen izenak irailaren 19an bertan, arratsaldeko 18:30etan emango dira jakitera eta jarraian, sari banaketa egingo da. Epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira eta sariak hutsik gera daitezke.
  8. Lanen erakusketa eta jabegoa: Lanak Udaletxe aurreko plazan egongo dira ikusgai 19:30ak arte aurkeztu diren kaballeteetan. Bi lan irabazleen jabegoa Udalarena izango da.
  9. Sariak: BI sari izango dira:

Gehiago irakurri...

Bide guztiak Oltzako saroira

Gipuzkoako Parketxe Sareak, Aizkorri-Aratz Natura Parkea zeharkatuko duen mendi-ibilaldia antolatu du hurrengo uztailak 19rako; bi abiapuntu izango dituen mendi-ibilaldi honek helmuga berdina du, Oltzako saroia. Mendi-ibilaldi honetan, Gipuzkoako Parketxe Sareak osatzen duten bost parketxeetatik bik hartu dute parte; biak Aizkorri-Aratz Natur Parkeko babestutako eremuan kokatuta daudenak, hain zuzen ere Zegamako Anduetza Parketxea eta Oñatiko Arantzazu Parketxea.

Otzaurteko mendatetik 4 km-tara kokatzen den Aldaola aparkalekua izango da abiapuntu bat eta bestea, Arantzazuko Santutegian dagoen Arantzazu Parketxea. Bi ibilaldiak ordu berdinean abiatuko dira, goizeko 9:00etan. Beraz, Urbiako larreetan kokatzen den Oltzako saroira iristeko bi abiapuntu eta bi ibilbide eskaintzen dira, mendizaleek aukera dezaten. Antolatzaileek bi abiapuntuetan gidari zerbitzua eskainiko dute.

Oltzako saroian Mª Paz Oiarbide artzainak eta bere familiak egingo digute ongietorria eta Idiazabal gazta ekoizten duten artzain familia baten gaurko bizimodua erakutsiko digute ere. Gaurko artzaintza ezagutzeaz gain, antzinako artzaintzara gerturatuko gara, Oltzan Mª Paz-en aitonaren eta bere familiaren jatorrizko txabolak zutik dirautelako. Honela, garai bateko txabolak nolakoak ziren ikusi, artaldea nola zaintzen zuten entzun eta gazta egiteko prozesuaren gorabeherak ezagutuko ditugu, besteak beste.

Gehiago irakurri...

IV. Gau ibilaldi mitologikoa datorren larunbaterako

 

Herribide zaharrean ibiliko dira, «egunetik gauera, kontu eta ipuin, jentil eta sorgin, mundu harrigarria lagun»

«Direnik ez da sinistu behar, ez direnik ez da esan behar». Esaera hori abiapuntu hartuta, gonbidapen erakargarria luzatzen dute Jentil baratza kultur elkarteak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak datorren larunbaterako, hilaren 11rako: IV. Gau Ibilaldi magikoa. Iluntzeko zortzi eta erdietan abiatuta, parte-hartzaileak herribide zaharrean ibiliko dira «egunetik gauera, kontu eta ipuin, jentil eta sorgin, mundu harrigarria lagun». 

Antolaturiko egitaraua, dena dela, zertxobait lehenago hasiko da. 19:30etik 20:30era Barandiaran Museoa zabalik izango da eta errota eta errotatxora bisita gidatuak egingo dira. 20:15ean, berriz, I. Jentilen Baratza ipuin eta marrazki lehiaketako sari ematea egingo da. 

20:30ean emango zaio hasiera ibilbideari. «Garai bateko ipuin eta leienda harrigarrien munduan sartuko gara Ataunen bihotzean eta Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan», diote antolatzaileek. «Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu bide-lagun. Horretarako, garai bateko herribidean zehar, oinez egingo dugu Barandiaran Museotik abiatu eta Samartingo plazara ibilaldi harrigarri eta sorpresaz betea», nabarmentzen dute. 

Pertsona helduek, gazteek eta haurrek lasai asko egiteko moduko ibilbidea da. 

Gehiago irakurri...

Ataungo IX. Nazioarteko Organo Barroko Jaialdia

Uztaileko egitaraua:
 
11an: arratsaldeko 18.00ean, Loinatz Abesbatza eta Gerardo Rifón organojolea izango ditugu.
18an: arratsaldeko 18.00ean, Bernard Brauchli instrumentu tekladun-jolea.
25ean: arratsaldeko 18.00ean, Miriam Cepeda organojolea eta Luis Alberto Requejo klarinetejolea.
 
Abuztuko egitaraua:
 
2an: arratsaldeko 18.00ean, hau, Donostiako Musika Hamabostaldian sartzen delarik, Fernando Gonzalo (organista) eta Gorka Zabaleta (txistularia) izango ditugu.
 

7. MENDI IRTEERA

JOXEMIEL BARANDIARAN ESKOLAKO

MENDI IRTEERA

2015eko Ekainaren 14ean

Irteera, goizeko 9:00etan, SAN MARTINDIK

SAN MARTIN – KALAKASENE – URDANGARIN – ALDARRETA

TXINTXAKELU – ESPARRU – ARANTZAMENDI – UELAIN

ALDAKIO – DORRONSORO – ASTIARRA – SAN MARTIN

10 KM / 3,5 ORDU

OHARRA: Ondoren, Aizkoate Elkartean otordutxo bat egongo da,

aurtengo denboraldiari bukaera emateko.

 

7 mendi

BASERRIARI BEGIRA 2015

 

MAIATZAK 15, 16 ETA 20

 

EGITARAUA.

 

Maiatzak 15, ostirala

   Baserritar eguna. San Isidro.

 

AZOKA SAN MARTIN AUZOAN.

 

11:00tan azoka irekiera.

11:00tatik 13:00etara Barazki, ziza, gazta eta bestelako produktuen erakusketa.

13:00etan barazki eta ziza lehiaketako sari ematea.

14:00tan Bazkaria Aizkoate Elkartean.

 

(Menua: Arrai zopa, legatza, solomilloa,ijito besoa eta kafe konpletoa, izena eman maiatzak 12 eguerdia baino lehen Udaletxean: 943 180011, salneurria: 25€.

 

BARAZKI LEHIAKETA

Lehiaketan, presentzia, kopurua eta kalitatea baloratuko dira.

 

Arauak:

- Herriko edonork parte har dezake.

-Barazkiak norberarenak eta herriko lurretan haziak izan behar dute.

-Gutxienez lau barazki mota aurkeztu behar dira.

 

Gehiago irakurri...

MENDI IRTEERA

JOXEMIEL BARANDIARAN ESKOLAKO

MENDI IRTEERA

2015eko Maiatzaren 17an

Irteera, goizeko 9:00etan, LIZARRUSTIN

LIZARRUSTI – LAREO – SARASTARRIKO KOBA – SARASTARRI –

LAREO  - LIZARRUSTI

11 KM   /        4  ORDU

OHARRA: Bakoitzak bere linterna eramatea komeni da,

 koba barruan ibili ahal izateko.

Gipuzkoa Bertsotan Txapelketa

hemen doakizue atxikirik Gipuzkoa Bertsotan Txapelketa, sailkapen faseko egutegia. Jakin, bigarren itzuliko azken saioa Ataungo Herri Antzokian Izango dugula ekainaren 6an.

 

http://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/albisteak/maiatzaren-9an-abiatuko-da-gipuzkoa-bertsotan-txapelketarako-sailkapen-fasea

Azken aste hauetan jokatu dira Gipuzkoako atletismo txapelketak eta hauek dira emaitza batzuk, hirukoitza: 2. Aimar Aierbe eta 3. Markel Galparsoro pilota jaurtiketa: txapelduna Maddi Urrestarazu Parte hartu dute gure eskolako kirolari hauek: Unax Anza, A

Azken aste hauetan jokatu dira Gipuzkoako atletismo txapelketak eta hauek dira emaitza batzuk,
hirukoitza:

2. Aimar Aierbe eta 3. Markel Galparsoro


pilota jaurtiketa: txapelduna Maddi Urrestarazu


Parte hartu dute gure eskolako kirolari hauek:

Unax Anza, Aimar Aierbe, Aratz Lasa, Markel Galparsoro eta Maddi Urrestarazu, eta hauek izan dira probak, 60m. 150m. 1000m. 2000m. hirukoitza, luzera, pilota jaurtiketa, pisua eta altuera.

Esku pilotako finala

Eskolarteko esku pilotako finalean parte hartu zuten Ataungo eskolako Maialen Jurika eta Maddi Urrestarazuk Zaldibiko eskoalkoen aurka, ataundarrak irabazi zuten 4 - 2