Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

DONOSTIAKO ZINEMALDIRA TXANGOA

Donostiako zinemaldia, Irailaren 18tik 26arte ospatuko da. Aurten ere, eguna oraindik zehazturik ez badago ere, Zinemaldirako irteera antolatzen gabiltza Herri Antzokitik. Aurtengoan ere BI FILM eta AUTOBUSAREN eskaintza izango da, baina, informazio gehiago, datozen egunetan emango zaizue. Joateko asmoa duzuen guztiok eman ezazue zuen izena: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidean edo 943180011 tlfra deituta. Filmen eta egunaren informazio zehatzagoa daukagunean, berehala jarriko gara harremanetan zuekin. 

Animatu!!

ERGONEKO AZPIKO ZAKARRONTZIAK

Ergoneko azpiko zakarrontziak, oso baldintza txarretan daude eta konponbide errazik ez ere dute. Udalari, Zakarrontziak baldintza egokietan edukitzea, oso garesti ateratzen zaio eta konpondu ondoren ere ondo geldituko direnaren ziurtasunik ez zaio ematen. Horren aurrean, Udala neurriak hartu beharrean aurkitzen da.

Zakarrontzi hauen egoerari buruz hitz egiteko eta ahalik eta irtenbide egokiena eman asmoz, Irailaren 16an iluntzeko 7etan, Ergoneko auzotarrei, bertako Zubian elkartzeko deia egiten diegu.

SAN MARTINGO HAUR JOLAS GELAKO BILERA

Irailaren 14an, astelehena, bilera egingo da jolas gelan arratsaldeko 18:00etan. Bertan, jolas gelako erabilera-arauak eta funtzionamendua (kuotak, garbiketa…) azalduko dira.

Bide batez, gogoratzen dizuegu izena emateko epea irailaren 20an bukatuko dela. Jolas gela irailaren 28tik aurrera egunero egongo da irekita goizeko 9:00etatik iluntzeko 20:00ak arte 0-12 urte bitarteko umeentzat.
Horrez gain, kontuan izan jolas gela hornitzeko etxean egoera onean dituzuen jostailuak biltzen jarraitzen dugula. Jostailuak udaletxean utz ditzakezue.

ATAUNGO HAMAIKAGARREN ARGAZKI RALIA

Aurtengoan ere martxan dugu Argazki Raliaren hamaikagarren saioa. URRIAREN 4an ospatuko da eta AZAROAN izango da, lehian sartutako argazkien proiekzio eta sari banaketa.

Ondorengo egunetan honen inguruko informazio gehiago zabalduko da

SAN MARTINGO HAUR JOLAS PARKEA

San Martingo haur jolas parkea eraberritzera goaz. Irailaren bukaera aldera hastea aurreikusten dugu eta Urriaren erdi alderako amaituta izatea espero dugu. Honekin hasi eta poliki poliki, herrian ditugun haur jolas guneak eraberritzen jarraitzeko asmoa dugu.

EUSKARA IKASTAROAK ATAUNEN

Ataunen ere, Goierriko beste herrien antzera, Euskalduntze eta Alfabetatzearen beharra dago. Euskararen normalizazioaren bidean, gaur gaurkoz, hau guztia beharrezkoa zaigunez, Udalaren laguntzaz, Herrian bertan,  Euskara ikastaroak antolatuko ditugu.

Euskara ikasi eta alfabetatu nahi duen herritarrari dei egiten diogu, Irailaren 23a baino lehen izena emateko:  udaletxeko  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.   edo 943180011 tlfa deituta.

Izena eman duten guztiekin, ondoren, bilera egingo da eta bertan taldearen dinamika zehaztuko da.

Herritar, Animatu eta parte hartu.

Euskal Herriaren berreuskalduntzeak behar gaitu.

Txango berezia Arritzagako haranera (Aralarko Natur Parkera): geologia eta meatzaritza

Felix Ugarte Elkarteak, lurpeko eremuen ikerketa eta zaintzaz arduratzen denak, eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak, irteera berezia antolatu dute Arritzagako haranera (Aralar Natur Parkera) datorren larunbaterako (2015/09/12).

Haran horren ingurumaria punta-puntako gunea da geologiaren eta meatzaritzaren ikuspegitik. Besteak beste, Aralarko geologia-maila antzinakoenak ikus daitezke, haien egitura konplexuarekin, baita morrenetan jatorri duten biltegiak, Kuaternarioan gertatu zen glaziazio prozesuaren lekuko direnak. Bestalde, meatzaritza-eremuan egindako ikerketek Aralarren kobrea duela 4.500 urtetik hona atera dela erakusten dute. Kalkolitoan eta Brontze Aroan hasi ziren minerala ateratzen eta Erromatarren Aroan, Erdi Aroan zein 18. gizaldian jarraitu zuten, joan den mendeko erdialdean jarduera amaitu zen arte.

 

Abiapuntua Amezketako Beratzeaga aparkalekua izango da. Goizeko 9:00etan hasiko da eta haraneraino hurbiltzeak ordu eta erdi iraungo du. Hara iristean, herrixka eta 18. gizaldiko fabrika bisitatuko du taldeak, baita inguruan dauden Historiaurreko nahiz Aro Modernoko meatzaritzaren aztarnak ere.

 

Beratzeagara, gauzak ondo bidean, 14:30etarako itzuliko da taldea.

 

Parte-hartzaileak bost bat ordu ibiliko dira oinez, beraz ura eta hamaiketakorako zerbait eramatea gomendatzen da. Irteeran parte hartzeko 8€ ordaindu beharko dira egunean bertan.

 

Aldez aurretik izena eman behar da, plaza mugatuak izango baitira, bai 943180335 zenbakira deituz, bai  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera mezua idatziz.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, ondo izan,

Ainhoa Diez de Salazar

Festetako egitaraua 202015

IRAILAK 3, OSTEGUNA SAN GREGORIO EGUNA

Egun guztian zehar HERRIKO TRIKITILARIAK auzoa alaitzen.

Goiz partean, SALDA BEROA Pelotazale elkartean.

11:00 MUS TXAPELKETA AZKAR HERRIKOIA (saritua). (Edozein adineko herritarrak parte har lezake)

12:00 TXUPINAZOA Elkarguneko balkoitik.

Ondoren, haurrentzako TOKA TXAPELKETA HERRIKOIA (16 urte arte).

12:30 Helduentzako TOKA TXAPELKETA HERRIKOIA.

14:00 HERRI BAZKARIA Zelai frontoian. (Txartelak aurrez eskuratu ohiko lekuetan)

17:00 BINGOA Zelai frontoian.

18:00 OTSOAK DANTZA TALDEAren saioa museotik plazara.

21:00 HERRI AFARIA bertsolari eta trikitilariekin Artadi elkartean. (Txartelak aurrez eskuratu ohiko lekuetan)

Ondoren, ERROMERIA goizeko ordu txikiak arte.

 

IRAILAK 4, OSTIRALA KUADRILA EGUNA

Egun guztian zehar MALABABA TXARANGA auzoa alaitzen.

14:00 KUADRILEN JUNTAIZOA plazan, TXURIZ JANTZITA ohiturari jarraituz.

14:30 KUADRILA BAZKARIA Zelai frontoian. (Txartelak aurrez eskuratu ohiko lekuetan)

Arratsaldean, TXOKOLATE BEROA banatuko da Lauztiturrieta elkartearen laguntzaz.

19:00 ASTO KARRERA HERRIKOIA. Sari ederrak izango dira. (Antolatzaileak ez dira gerta daitezkeen ezbeharren arduradun)

20:00 ETXEAN NAHI DITUGU kalejira plazan.

Jarraian, ROCK KONTZERTUA Artadi elkartearen eskutik.

21:00 KUADRILA AFARIA Zelai frontoian. (Txartelak aurrez eskuratu ohiko lekuetan)

24:00 JOXE REPLAY taldearen saioa plazan.

01:30 EZTEN GIRO erromeri taldea goizaldera arte plazan.

 

Gehiago irakurri...

Azken arkeologia-ikerketak ezagutzeko ibilaldi gidatua Aralarren Joxean Mujikarekin

Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak ibilaldi gidatua antolatu du abuztuaren 8rako (larunbatarekin)Joxean Mujika Alustizaren eskutik azken aldian Aralarren burututako arkeologia-ikerketak eta berreskuratze lanak ezagutzeko. Pikuetaondarra-Naparbide eremua Aralarko Natura Parkean dago, Lizarrustiko parketxetik (Ataundik) oinez joanda ordubete ingurura. Bidea erraza bezain ederra da.

 Gutxi dira Euskal Herrian Historiaurreko hainbeste aztarna dituzten inguruak: trikuharriak, zistak, monolitoak, baratzak (cromlechak)… Ikerketa lanak amaitu ez direnez, ezin bazter daiteke oraindik aurkikuntza gehiago egitea. Hain zuzen, Aralarren aurkituriko giza-aztarna zaharrenak (Neandertalek egindako tresnak) Pikuetaondarren azaldu ziren duela ez hainbeste.

 Aurkikuntza horiek guztiak EHUko arkeologia irakasle titularra den Joxean Mujikak zuzenduriko ikerketa-taldeak egin ditu, Aralarren lanean urteak daramatzanak.

 Irteeraren abiapuntua Lizarrustiko parketxea izango da, goizeko 9:00etan. Itzulera ordua 14:00etarako aurreikusten da. Prezioa: 5 €. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. / 943 180 335 / 688 895 069.

Bertan ikusiko garelakoan, agur bat.

ipuia: chertat eta lehoia

Dobera elkarteak bere asmoaren berri kontatu digu.

Denon interesekoa izango delakoan, prentsan argitaratu diren albisteak bildu ditugu, euren helburua ondo ulertuko dela pentsatuz.

http://www.kronika.eus/albisteak/hernani/albistea/2015/07/04/0815e18051392/ipuin-hau-izango-da-pakea-armonia-eta-elkartasuna/ 

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2015/07/08/vecinos/tolosaldea/el-cuento-de-chertat-y-el-leon-que-viajara-al-Sahara

http://www.diariovasco.com/tolosa-goierri/201507/14/cuento-saharaui-euskera-20150714011917-v.HTML

http://ataria.info/tolosa/1436346699065 

http://www.28kanala.eus/bideoak/azkenberriak/3988-ldquo-chertat-eta-lehoia-rdquo-liburuaren-xehetasunak-eizagirreren-eskutik 

 

ikusi duzuen bezala dobera elkartearen helburua euskal herrira oporrak bakean programaren bidez etorri diren haurrek, saharar errefuxiatu kanpamentuetara joatean ipuin bana eramatea du.

 

ipuin hontako protagonistak, saharar kulturan oso garrantzitsu eta entzunak diren bi lagun dira chertat eta lehoia.

euren helburua osatzeko finantzaketa bila dabiltza.

era ezberdinak daude laguntzeko:

1.- 30 € balio duten bono bat erosita. bono honen baitan bi liburu sartzen direlarik, bata haur sahararrarentzat eta bestea erosten duenarentzat.

2.- bonoaz gain beste edozein diru kopuru da onargarri eta horretarako euren kontu korronte zenbakia eman digute.

2100 2403 81 0200139836 (la caixa). ingresoa egiteko garaian ipuia hitza jarriko dugularik

informazio gehiago behar duenak dobera elkartearekin jar daiteke harremanetan,

 

DOBERA EUSKARA ELKARTEA

Larramendi 11, behea
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
943 33 27 99