Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

HERRI BIDEEN INBENTARIOA

2016ko Urriaren 22an, Udaletxeko Batzar Aretoan egin zen bilera irekiarekin hasi genuen Bide Publikoen Inbentarioan herritarren partehartze faseari. Bertan, teknikariek erabiliko zituzten metodologia eta administrazio prozedura azaldu zuten.

Dagoeneko, teknikariek, herritarren laguntza eta ekarpenekin,  Herri Bideen inbentarioaren  zirriborroa egina dute. Zirriborro honi,  Maiatzaren 5eko  udal osoko batzarrak ere  bere hasierako onespena eman zion.

Orain, hilabete batez, nahi duten herritar guztiek eta behar den denbora guztian lasaitasunez  ikus dezaten, teknikariek prestatu duten material guztia, Udaletxeko lehen solairuan jarriko da ikusgai. Udaletik, ahalik eta jende gehien bertara hurbiltzeko gonbitea luzatzen dizuegu. Prestatu duten zirriborroaren  inguruko ahalik eta jende gehienaren usteak eta kezkak  jasotzea komeni dela deritzogu.

Behin zirriborroa ikusteko eta ekarpenak egiteko  epea bukatu bezain laster,  herritarren kezkak argitu eta erantzuteko,  inbentarioa egiteaz arduratu diren teknikariak udaletxean bertan izango dira. ( Aurrerago jakinaraziko dizuegu  zein egunetan egongo diren).

Herritarren ekarpen  eta iritziak jaso eta argitu ondoren, behin betiko onarpena emango zaio eta  Herri Bideen inbentarioa osatuta, udaletxean jasota geldituko da.

Ataungo Gure Esku Dago

Maiatzaren 5eko Udal Osoko Bilkuran, EHBilduk eta Herrigintzak, “Ataungo Gure EskuDago” taldeak sartutako mozioari, aldeko bozka eman diogu eta  datozen egunetan herrian egingo diren ekimenetan eta Ekainaren 5eko galdeketan, herritarroi parte hartzeko deialdia luzatzen dizuegu.

 

Datorren ekainaren 5ean, Goierriko herri guztietan, herri galdeketa gauzatuko

dugu. Erabakitzeko eskubidea ardatz hartuta, herritar guztiok gure iritzia emateko aukera historikoa izango dugu.

 

Momentu honetan, Goierri mailan, erreferendum hori antolatzeko eta girotzeko

lanetan gabiltza. Horien artean aipagarrienak:

 

            · Apirilaren 9an, galderaren lanketa egin duen lan taldeak, Goierrin         egingo den erreferendumaren galdera aurkeztu zuen:

 

Nahi duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?

 

            · Apirilaren 16an Goierriko ordezkarien agerpena ospatu zen: orain dela            85 urte Goierriko udalerri batzuetan onartu zen adierazpena gogoratuz,         eta galdeketa prozesua babestuz. Demokrazia garaiko Goierriko      udaletako 300 ordezkari baino gehiago bildu ziren.

 

Herritarron partaidetza bultzatzeko asmoz, Ataunen egingo diren ekitaldien berri

ere eman nahi dizuegu, beraietan parte hartzeko gonbidapena eginez:

 

            · Ekainaren 3an, ostiralean, jaialdia San Martinen, herriko hainbat elkarte            eta taldeekin.

 

Norbanakoaren eskubide ukaezin bat da erabakitzeko eskubidea eta oraingoan

aukera dugu herritar guztiok bide horretan urrats garrantzitsu bat emateko.

 

Mozio honen bidez, Ataungo Gure Esku Dagok zera eskatzen dio Ataungo udalari:

 

Ekainaren 5ean egingo den galdeketan ahalik eta parte hartze handiena eta

anitzena lortzeko, bere esku dagoen babes eta bultzada guztia eman diezaiola

mugimendu honi.

 

Guztion artean erabaki dezagun geure herriaren etorkizuna.

 

                                                                       Ataunen, 2016. urteko apirilaren 28an

SAN ISIDROTAKO HITZALDIA

Aurreko udal agirian aurreratu bagenuen ere, urtero bezala, Ataungo Otsobatza kontsumo taldearekin elkarlanean, hitzaldia antolatu da datorren maiatzaren 17an.

 

Gaia: “Jantoki ekologikoen kudeaketa” (Ekolapiko kudeaketa)

 

Hizlariak:

 

Txema Hernandez

ENEEK, Biolur, Kristinaenea Fundazioa.

 

Noiz:    Maiatzaren 17an, asteartea, arratsaldeko 6etan

Lekua:  Udaletxeko Pleno Aretoan

 

Animatu eta parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

EGUR LOTEA

Otsailean Udaletxetik herritarrei, egur lotea eskatzeko aukera jarri zitzaien  eta eskatzen zutenei  ahalik eta azkarren egurra bota eta banatzen hasteko asmoa hartu bagenuen ere,  egurra botatzen hastea,  uste baino gehiago atzeratu  zaigu.

 Orain, egurra botatzeko, garai txarra dela deritzogu eta  beraz,  uda bukaera aldera, baldintza egokiagotan, egurra botako da. Aldez aurretik, egur lotea eskatu duen herritar guztioi, noiz jaso dezakezuen jakinaraziko zaizue.

KIROL ESKAINTZA – UDA 2016

 

- Udako kirol eskaintza 2000-2008 urte bitartean jaiotakoentzat zuzendua da.

- Eskainiko diren kirolak TENISA, BIZIKLETA BIDE GORRITIK, PIRAGUISMOA, AEROBIKA ETA ESKALADA IZANGO DIRA.

 

○ Tenisa: Uztailaren 11tik 22arte. Goizez. Gutxienez 4 laguneko taldea. Kuota 20€.

 

○ Bizikleta bide gorritik: Uztailaren 4tik 8arte. Goizez 9:30-12:30. Gutxienez 8 laguneko taldea. Kuota 20€.

 

○ Piraguismoa: Uztailaren 4tik 8arte. Arratsaldez. Gutxienez 8 laguneko taldea. Kuota 20€  (Ataungo errekan posible ez bada Lazkaoko presan egingo da)

 

○ Aerobika: Ekainaren 27tik uztailaren 8arte. Goizez. Gutxienez 8  laguneko taldea. Kuota 20€.

 

BASERRIARI BEGIRA SAN ISIDRO EGUNA 2016

Maiatzak 15 igandea - San Gregorioko plazan

AZOKA:

11:00tan azoka irekiera.
-Herriko gazta dastaketa..
- Galletak egiteko tailerra haurrentzat.
- Barazki eta ziza lehiaketa.

12:00tan Sonia eta Iker sukaldarien eskutik, bertako eta garaiko barazki freskoekin sukaldaritza nola egin erakustaldia.
Goizean zehar, dantzariak izango dira Otsoak dantza taldearen eskutik, eta kantuan Kantu Poteo taldekoak ariko dira.

13:30etan barazki eta ziza lehiaketako sari ematea eta herriko baserritarrei egiten duten lanaren aitortza agurra.

14:00tan bazkaria Pelotazale elkartean.
(Menua: Arrain zopa, legatza, arkumea, gaztanbera eta kafea lagungarriekin. Bazkarirako izena eman behar da Udaletxean maiatzak 10 eguerdia baino lehen. 943 180011. Salneurria 25€)

BARAZKI LEHIAKETA

Gehiago irakurri...

2016 HAUR UDALEKUETAKO BEGIRALEEN LAN DEIALDIA

Ataungo Udalak haur udalekuetarako BEGIRALEAK kontratatzeko deialdia zabaltzen du. Interesa duen orok izena eman dezake Ataungo Udaletxeko bulego orokorrean. Izena ematearekin batera Curriculuma aurkeztu behar da eta bertan adierazitako

 

+ Tituluak

+ Diploma

+ Bestelakoen egiaztagiriak 

 

aurkeztu beharko dira.

Bereziki balioetsiko da:

  • Begirale titulua izatea.
  • Euskaraz berba egitea.
  •  Lan esperientzia:Udalekuetan lan egin izana.

Izen emateko eta dagozkion agiriak aurkezteko,

EPEA: APIRILAren 28tik – MAIATZAren 13ra

Deialdian parte hartzeko interesa izanez gero, 

www.ataun.eus

 web gunean aurkituko dituzue parte hartzeko baldintza orriak. Edozein zalantza argitzeko, udaletxeko bulego orokorrera jo. 943 18 00 11

Hamaikagarren argazki raliko proiekzioa eta sari banaketa

sari

30. Musika barrokoaren egunak

igande honetan, hilak 22, eguerdiko 12:00etan,

30. musika barrokoaren egunetako bat ospatzen da Ataungo San Martin elizan, Oscar Candendo organojolearen eskutik.

30. Musika barrokoaren egunak

Antzeztaun azken saioa

aurtengo Antzeztaun saioei amaiera emateko, ostiral honetan, hilak 16, Iñaki Agirrezabalen eskutik "Urak ekarritakoak" ikuskizuna izango dugu Troskaeta Tabernan gaueko 22:00ean.

 

Animatu eta gozatu!!

urriak16_iñaki-agirrezabal_urak-ekarritakoak